«Planto egin diegu azterketa arrotzei, baina datorren urtea okerragoa izan daiteke»
Aurtengo planto-dinamikaren balorazioa egin eta datorren urtera begirako erronkak zehaztu ditu Aiaraldeko Gure Hezkuntza Plataformak.
Aiaraldea.eus bidez
Agerraldia egin dute Aiaraldeko Gure Hezkuntza Plataformako kideek gaur arratsaldean, Laudioko Herriko plazan. Amaitzear dagoen ikasturte honetan abiarazi dituzten planto dinamikak baloratu dituzte bertan. “Inposizioz, azterketa arrotzez eta oztopoz beteriko ikasturtea izan da aurtengoa”, azaldu dute Izaro Cuadra eta Iratxe Letonak, “gure ibilbide akademikoa hesiz bete nahi izan digute”. Plataformako kideen arabera, bost “azterketa zein ebaluazio arrotzi” egin behar izan diete aurre aurten: “Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailako errebalidei, bigarren hezkuntzako PISA frogari, DBH amaierako errebalida eta selektibitateari”.
“Bidea oztopoz bete izan diguten bitartean, hezkuntza komunitateko kideak, ikasleak, gurasoak, irakasleak, langileak, herritarrak… irmotasunez, irudimenarekin eta konpromisoz erantzun diogu gure hezkuntzarekin burutzen ari diren basakeria honi”, adierazi dute. Zentzu horretan, maila berean jarri dituzte LOMCE eta Heziberri, “logika eta helburu berdina” dutela argudiatuta. “Cristina Uriarteren Heziberrik hezkuntza eta ebaluazio eredu atzerakoi, merkantilista, sexista, konpetitiboa eta inposatua da eskaintzen digun bakarra”, salatu dute.
Datorren ikasturtea, “okerragoa”
Horren aurrean, “inposizioei aurre egiten” jarraituko dutela ziurtatu dute plataformako kideek. “Hemendik aurrera ere, erne, adi eta antolaturik egon behar dugu hezkuntza komunitateko kideok, izan ere, egoera hobera baino, okerrera doa”, ohartarazi dute. “Datorren ikasturtean kanpo azterketen olatua gogorragoa izango da. Izan ere, azken bi urteetako errebalidak ez dira lotesleak izan eta laginak egin dituzte, baina hurrengo ikasturtean DBH 4. maila amaierako kanpo azterketa lotesle bilakatu liteke eta ikasturte osoan ikasitakoa azterketa bakar batean jarri dezakete jokoan”.
Bestelako hezkuntza eredu baten alde
Hori dela eta, “herri honek behar duen hezkuntza eredua” bestelakoa dela aldarrikatu dute. “Eskola inklusiboa, parekidea, hezkidetzan oinarritua, euskalduna… nahi dugu, herritik eta herriarentzat izango dena”. Horren alde lanean jarraituko dutela berretsi dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!