Pili eta Fontso omentzeko ekitaldia egingo dute uztailaren 18an
Bideoa sareratu dute Aiaraldeko bizilagunak omentzeko eta dispertsio politika salatzeko. through Aiaraldea.eus
Atzo -uztailak 1- 30 urte bete ziren Pili Arsuaga eta Fontso Isasi Zamoran auto istripu batean hil zirenetik. Ourenseko espetxean zegoen senide eta lagun zuten euskal preso politiko bat bisitatzera zihoazela izan zuten ezbeharra.
Sakabanaketa politikak eragindako lehen bi hildakoak izan ziren. Ordutik hona beste 14 pertsona zendu dira antzeko egoeretan. “30 rte beranduago, Pili eta Fontso erail zituen dispertsio politikak indarrean jarraitzen du”, nabarmendu dute «Pili eta Fontso gogoan» dinamikako kideek.
Salatu dutenez, euskal preso politikoen senideek “astebururo” jarri behar dute bizitza arriskuan. Dinamikako kideek bideoa zabaldu dute gaur Aiaraldeko bi bizilagunak omentzeko, eta aurreratu dute datorren uztailaren 18an ekitaldia egingo dutela Laudion, 13:00etan.
Aiaraldea hedabideak kasuari buruzko dokumentala plazaratu zuen duela hamar urte, istripuaren 20. urteurrenean:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!