Peru Abarrategi Sarrionandia txapeldun 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketan
Peru Abarrategi Aramaioko bertsolariak jantzi du txapela Arabako Bertsolari Txapelketan. Europa Jauregian jokatu zuten finala larunbatean 6 bertsolarik, 600 ikusle ingururen aurrean. 608 punturekin irabazi zuen Abarrategik, Manex Agirre herrikidearekin buruz burukoan izan ostean.
Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Xabi Igoa eta Paula Amilburu bertsolariek 413’5, 410’5, 402 eta 384 puntu lortu zituzten, hurrenez hurren. Lehen aldiz izan da Amilburu finalean, eta bigarrenez Abarrategi. 1997an jaioa, finaleko gazteena izan da txapelduna. Iñaki Viñaspre aurreko edizioko txapelduna izan zen, eta Oihane Pereak, berriz, lau txapel jantzi ditu. Oraingo hau azken txapelketa izan dela esanez amaitu zuen saioa Pereak, azken agurrean.
Abarrategiri txapela Serapio Lopez Ortuetak jantzi zion, 1982an lehen bertso eskolen sortzaileetako bat izandakoak.
Azken agurrean Araban euskara zaintzeko dei eginez amaitu zuen Abarrategik saioa: ‘Eskakizun txikitxo bat aterako dut plazara/ nahiz Aramaixo ta Oion ez den berdin beharbada/ probintzi txiki honek du bere-berea euskara/ batzuek ahaztu arren gu ere euskaldun gara/ beraz konplexu guztiak doazela pikutara/ ama berdinak erditu baditu zazpi alaba (bis)/ merezi duen moduan zaindu zazue Araba’.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!