Pertsonen mugimendua monitorizatuko du udalak, telefonoen seinaleen bidez
Turismo Inteligentziarako Sistema izena eman dio Gasteizko Udalak "datu anonimoak" jasoko dituen plataformari. through Alea.eus
Hiriko zenbait puntutan igarotzen diren pertsonen portaera aztertzeko sentsoreak jarriko ditu Gasteizko Udalak. Merkataritza eta turismo eremuetan jarri asmo dituzten sentsore horiekin egunero izaten diren mugimenduak ezagutzeko gai den plataforma osatu nahi du udalak, bisitarien portaera aztertzeko. Turismo Inteligentziarako Sistema izendatu duten plataforma osatzeko 62.000 euro bideratuko ditu instituzioak, Europako Next Generation funtsen kargura.
Sentsore bakoitzak 500 eta 15.000 metro koadro arteko eremua jasotzeko ahalmena izango du. «Sistemak pertsonen gailu mugikorren seinalea hartu behar du, interes guneetan portaera eta errepikapen ereduak detektatzeko», zehaztu du udalak abiatu duen lizitazio txostenak. «Gailu mugikor bakoitzaren errepikapenak ezagututa, ondoren analisi bat egin ahalko da jakiteko, adibidez, turistak ala egoiliarrak diren».
Sistema martxan jarriko dion enpresari udalak eskatu dio «gutxienez» puntu horietatik igarotzen diren lagunen %70 detektatu ahal izatea.
Alde Zaharrean eta beste zenbait eremu turistikotan ez ezik, aireportuan, bus geltokian, tren geltokian, Lakuako autokarabanentzako aparkalekuan, Europa Jauregian eta Eraztun Berdean jarri asmo dituzte gailuak.
Sentsoreek 16 GB-eko gaitasuna izango dute, hilabete bateko informazioa gordetzeko adina. 30 segundoan behin informazioa bidaliko diote udalari.
«Parametro desberdinen analisiak eta lortutako metrikak orduz ordu, egunez egun eta hilabetez hilabete egingo dira modu agregatuan, datu anonimoekin lan eginez eta atzemandako pertsonei buruzko informazio pertsonala jaso gabe», zehaztu du udalak. Bigarren fase batean bisitariei mezuak bidaltzeko aukera aintzat hartu dute udal teknikariek. Bigarren kasu horretan, erregistratutako bisitariei mezuak bidaliko lizkiekete interes puntu batera hurbildu orduko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!