Pertsona bat etxegabetu dute legez kanpo Gasteizko Alde Zaharrean, Auzoan Bizik salatu duenez
Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak salatu du etxegabetzea. Sareko kidea da etxetik bota duten pertsona.
Orain aste bete ura eta argia moztu zioten Rabiari eta dirua eskaini etxea uztearen truke. Gaur, kanpoan zela, etxeko atea tapiatu diote. Barruan ditu bere gauza guztiak.
Alde Zaharreko bizilaguna eta Auzoan Biziko kidea da Rabia. Etxebizitza Sareak azaldu duenez «ABko kidea tinko mantendu da, bere etxean geratzeko determinazio osoarekin». Ustezko jabearen jarduna espekulatzailea eta guztiz ilegala dela azpimarratu dute, eta mehatxu eta beldurraren bitartez saiatu dela etxetik kaleratzen.
Berriak eta mobilizazioak iragarriko ditu Auzoan Bizik.
‼️AUZOAN BIZIKO KIDE HAT ILEGALKI DESALOJATU DUTE
Gaur, urtarrilaren 19an, ABko kide batek bere etxeko atea tapiatuta topatu du, bere gauza guztiak barruan dituelarik.
Duela astebete ura eta argia ere moztu zioten eta etxea uztearen truke dirua eskaini.⬇️ pic.twitter.com/V7t7Xn7MQf
— Auzoan Bizi Etxebizitza Sarea (@AuzoanBizi) January 19, 2023
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!