Larunbatean Gasteizko kaleak bete nahi dituzte Arabako pentsionistek
Pentsionistek Arabako gazteei eta gainontzeko langileei larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia egin diete. Otsailaren 22an egin bezala, hiriburuan mobilizazio handia espero da martxoaren 17an.
Otsailaren 22an egin bezala, larunbatean manifestazio handia espero da Gasteizko kaleetan. Arabako pentsionistak hiriburura etortzera deituta daude, pentsio duinak eskatzeko eta %0,25eko igoera «iraingarria» salatzeko.
Helburua lortu arte ez dutela etsiko ziurtatu zuten eta hala jarraitzen dute, kalean, ia astero. Arabako Pentsionistak Lanean elkarteak, pentsioen auzia ez dela egungo pentsiodunen interesekoa bakarrik ohartarazi du. Hori dela eta, langile eta gazteei ere mobilizatzera dei egin die elkarteak.
Manifestazioa Artium museoan hasiko da 12:00etan, Postas kaletik igarotzeko eta Andra Maria Zuriaren enparantzan amaituko da. Orain arte Araban egin duten handiena izatea espero dute, gasteiztarrak ez ezik, eskualde ezberdinetako herritarrak gonbidatuz.
Astelehenero bezala, elkarretaratzeak egin zituzten Arabako herri ezberdinetan, Gasteizko deialdira batzera gonbidatuz. Irudian, Laudiokoa.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!