Pentsiodunen manifestazioa Gasteizen 1080 euroko gutxieneko pentsio publikoaren alde
Pentsioetan emandako murrizketak salatu dituzte "1080 ibilaldiaren" amaieran
Astelehenean, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta, «1080 ibilaldiaren» bi zutabe atera ziren, Bilbotik bata eta Bergaratik bestea. Asteartean Aguraindik abiatu zen Arabako pentsiodunen zutabea, eta herri ezberdinetatik igaro ostean Gasteizen elkartu dira gaur, goizean egindako manifestazioan.
Iparralde Gizarte etxetik abiatu dira eta Gasteizko Plaza Berrian batu zaizkie «Gasteizko pentsiodunen gehiengoa eta sindikatu ezberdinak». Katedral Berrian amaitu dute manifestazioa, pentsioetako murrizketak salatuz eta pentsio publiko eta duinak aldarrikatuz. Aldarri berdinak aterako dituzte kalera astelehenan, maiatzaren 29an, Iruñean egingo den mobilizazioan.
Beste askotan egin bezala, martxa honen bidez Pentsiodunen Mugimenduak espainiar Estatuko gobernuari eskatu dio 1080 eurotan ezartzeko gutxieneko pentsioa eta, era berean, EAE eta Nafarroako gobernuei ere dei egiten die 1080 eurora arte osatzeko herritarren pentsioak, hamalau ordainsaritan. Aipatu dute erabaki hori EAE eta Nafarroako gobernuen eta legebiltzarren borondate politikoaren menpe dagoela, eta «ez dagoela hori eragozten duen arrazoi politiko edo ekonomikorik.»
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak salatu du, egungo bizitzaren garestitze «esponentzialaren» ondorioz, geroz eta adineko pertsona gehiago daudela ezin dutenak etxebizitza, elikadura, osasun eta arreta duinik lortu. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 167.718 pentsiodunek jasotzen dute 1080 eurotik beherako pentsioa, eta Nafarroan 51.306 dira kopuru horretara heltzen ez direnak. Pentsiodunen Mugimendutik nabarmendu dute gainera, emakumezkoak direla pentsio baxuak jasotzen dituzten horietako gehienak.
Genero arrakalak, emakumezko eta gizonezkoen batez besteko soldatetan dagoen desberdintasunak sortzen du egoera hori, Mugimenduaren ustez, eta baita lan erreproduktiboen zama emakumeengan jausi izanak ere. Kalitatezko enplegua, soldata hobeak eta arrakala ezabatzea aldarrikatu dute pentsiodunek.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!