Pentsio duinen defentsan kaleak hartuko dituzte azaroaren 16an
Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizatuko dira, datorren azaroaren 16an, pentsio publikoen defentsan. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak urtarrilerako deitu duen greba orokorraren baitan kokatzen dituzte mobilizazioak.
Azaroaren 16an mobilizatzeko deia luzatu dute Hego Euskal Herriko pentsiodunek, lau hiriburuetan antolatuko dira manifestazioak. Gasteizeko deialdia arratsaldeko 18:00etan abiatuko da Bilbo Plazatik eta Andra mari Zuriaren plazaraino eramango ditu elkartzea espero duten «milaka manifestariak».
Azken urtean kalera atera dituzten aldarri berdinak aterako dituzte oraingoan pentsionistek: Pentsio publikoen defentsa eta 1.080 euroko pentsio minimoa aldarrikatzea. Halaber, datorren azaroaren 10eko Espainiar hauteskundeetatik aterako den balizko gobernuari «pentsioen gaia heltzea» exijituko diote eta pentsioen igoera Kontsumo Prezioen Igoerak (IPC) markatzen duenaren arabera igotzea eta ez %0,25, orain arte bezala.
Harreman sare indartsua josi dute pentsionistek eta gazteen eta mugimendu feministaren aldarriek espazioa izango dute datorren larunbateko mobilizazioetan, «1.200 euroko soldata minimoa ere aldarrikatuko ditugu, guztion etorkizuna dago jokoan! azaldu dute Arabako Pentsionistak Lanean elkarteko kideek.
Greba Orokorra eta mobilizazio gehiago
Manifestazioa urtarrileko bigarren hamabostaldirako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako Greba Orokorraren baitan kokatzen dute, «lan pentsio eta bizitza duinen aldeko borrokan». Abendurako mobilizazio gehiago iragarri dituzte gainera, elkarretaratzeak egingo dituzte EAEko eta Nafarroako parlamentuen aurrean, Eusko jaurlaritzari eta Nafarroako gobernuari dituzten eskumenak eta konpetentziak pentsio duinen defentsan aplikatzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!