Pentsio duinak aldarrikatzeko mobilizazioak areagotuko dituzte Arabako pentsionistek
Martxoaren 22ko mobilizazio arrakastatsuen ondoren, mobilizazio gehiago iragarri dituzte pentsionistek. Horren xehetasunak eman dizkigu gaur ARABA HIZPIDEn Armando Aulestiarte Arabako pentsionistak lanean plataformako kideak.
Astelehenero eguerdian egiten dituzten elkarretaratzeez gain, Espainia mailako mobilizazioak babestea erabaki dute joan den ostegunean egindako asanbladetan eta, beraz, manifestazio handia egingo dute Gasteizen, datorren maiatzaren 5ean. Ordua eguna hurbildu ahala zehaztuko dute. Horrekin batera, beti Espainiako mobilizazio egutegiaren menpe ez egoteko, Euskal Herri mailako mobilizazioak ere egingo dituzte maiatzaren 26an.
Mariano Rajoy Espainiako presidenteak iragarritako igoerek ez dute Euskal Herriko pentsionistengan eraginik izango, EAEri dagokionez, behintzat, orain arte ere RGIarekin osatzen baitzen pentsionistek jasotzen dutena. Ez, ordea, pentsionistek eskatzen duten 1.080 euroko gutxieneko kopurura iristeko adina. Beraz, pentsioek hasieratik iragarritako % 0,25eko igoera baino ez dute izango EAEn.
Zentzu horretan, Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin zuten pentsionistek, Eusko Jaurlaritzari eskatzeko gutxieneko pentsioak 1.080 eurokoak izateko neurriak har ditzan. Hala, pentsioak bi zutabe izatea proposatu dute: Gizarte Segurantzari egindako ekarpenez gain, aurrekontuak ere kontuan hartzea pentsioak kopuru horretaraino igo ahal izateko. Horretarako, iruzir fiskalari aurre egitea, sozietateen zerga igotzea eta gastu-araua ez betetzea eskatu zuten, besteak beste. 500 pentsionistak inguratu zuten eraikina, agerraldia egin bitartean.
Armando Aulestiarte Arabako pentsionistak lanean plataformako kideak gogora ekarri du 1.080 euroko kopurua Europako Karta Sozialak proposatutako kopurua dela, hor kokatu baitute pobreziaren langa: hortik beherako kopurua pobreziatzat jotzen da, beraz.
-
Hizpidea: Pentsio duinak aldarrikatzeko mobilizazioak areagotuko dituzte Arabako pentsionistek??:??:??
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!