Pentsio duinak aldarrikatzeko bi mobilizazio handi aurreikusten dira maiatzean
Martxoaren 22ko mobilizazio arrakastatsuen ondoren, mobilizazio gehiago iragarri dituzte Arabako pentsionistek. Maiatzaren 5ean, Estatu mailako deialdia izan arren, honekin bat egitea erabaki du Arabako Pentsionistak Lanean Plataformak; maiatzaren 26an, aldiz, Euskal Herri mailako deialdia izango da.
Astelehenero eguerdian egiten dituzten elkarretaratzeez gain, Espainia mailako mobilizazioak babestea erabaki dute asanbladetan eta, beraz, manifestazio handia egingo dute Gasteizen, datorren maiatzaren 5ean. 12:00etan abiatuko da Artium museotik. Horrekin batera, beti Espainiako mobilizazio egutegiaren menpe ez egoteko, Euskal Herri mailako mobilizazioak ere egingo dituzte maiatzaren 26an.
Nahiz eta EAJ-PP akordioak pentsioen igoera iragarri, neurriak ez ditu pentsionistak konbentzitzen. Maiatzaren Lehenan, «beste pentsio sistema bat» aldarrikatu zuten sindikatuen mobilizazio ezberdinetan, emakumeei bereziki kaltetzen baitie gaur egungoak.
Zentzu horretan, Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin zuten pentsionistek, Eusko Jaurlaritzari eskatzeko gutxieneko pentsioak 1.080 eurokoak izateko neurriak har ditzan. Hala, pentsioak bi zutabe izatea proposatu dute: Gizarte Segurantzari egindako ekarpenez gain, aurrekontuak ere kontuan hartzea pentsioak kopuru horretaraino igo ahal izateko. Horretarako, iruzir fiskalari aurre egitea, sozietateen zerga igotzea eta gastu-araua ez betetzea eskatu zuten, besteak beste. 500 pentsionistak inguratu zuten eraikina, agerraldia egin bitartean.
Armando Aulestiarte Arabako Pentsionistak Lanean plataformako kideak Araba Hizpiden nabarmendu zuen gogora ekarri du 1.080 euroko kopurua Europako Karta Sozialak proposatutako kopurua dela, hor kokatu baitute pobreziaren langa: hortik beherako kopurua pobreziatzat jotzen da, beraz.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!