(no title)
PENA splita argitaratu du Vibora talde gasteiztarrak, eta aurkezpen bira hasiko dute laster
Vibora talde gasteiztarrak, Madrideko Crossed taldearekin batera, PENA izeneko splita argitaratu zuen hilabete hasieran, azaroaren 4an.
7 pulgadako viniloa da, lau zigilurekin atera duena: XCementerioX (Beasain), Boslevan records (Ingalaterra), Fresh outbreak records (Italia), Shove records (Italia) eta Fireflies fall (Bordele).
Abenduan hasiko dute aurkezpen bira Europan zehar: Frantzian, Italian eta Suitzan izango dira. Lehen data Euskal Herrian izango da eta aurrerago ere joko dute Euskal Herrian eta penintsulan.
Koba Estudion grabatua duzue splita, 2021eko abuztuan. Lau abesti dira. Banda bakoitzak bi abestiren oinarria egin zuen, bi «eskeleto», eta horietako bat besteari bidali. Alde bakoitzean talde baten eskeletoa: hau da, alde batean Vibora bere eskeletoarekin abesti bat egiten eta Crossed Viborarenarekin, eta alderantziz bestean. Nola sortu zen splita horrela egiteko ideia?
Bai. Touché Amore eta La Dispute taldeek horrelako zerbait egin zuten. Ez dakit berdin berdina zen, baina split bat egin zuten elkarrekin. Ideia horrekin gutako bati bururatu zitzaion horrelako zerbait egin genezakela: talde bakoitzak bestearen abestietan eragin nolabait. Hiri ezberdinetakoak gara taldeak, beraz, horrela egin genuen: batek besteari grabatua bidali abestiaren eskeletoa jotzen, eta besteak ideia edo eskeleto hori grabatu.
Nolakoa izan da sortze prozesua?
2021eko hasieran hasi ginen ideiarekin, eta udaberri horretan jada grabatzeko data hartu genuen. Udan garatu genituen beste taldearen abestiak. Elkartu ginenean talde bakoitzak lehen aldiz entzun zuen berak garatutako ideiaren garapena. Hori oso polita izan zen, azken emaitza lehen aldiz estudioan entzutea.
Zergatik «PENA»?
Hitzak Goiok (Vibora) eta Miguelek (Crossed) idatzi zituzten, bakoitzak bere aldetik. Letra guztiak ziren tristeak eta zentzua zuen izenak. «Pena/pena» izan behar zuen hasieran, bi hizkuntzak ordezkatzearren bezala, baina hitz bakarrarekin utzi dugu.
Aspalditik elkar ezagutzen duten bi talde zarete eta Europako gira hasiko duzue laster.
Aste Santuan bi taldiok elkarrekin egin genuen bira bat Crosseden azken diska aurkezteko. Splita aurkezteko saltoa ematea pentsatu genuen eta Europara joatea. Harremanetan jarri ginen splita atera diguten hango zigiluekineta forma eman genion. Bi taldeontzako da lehen Europako bira. Gogo handia dugu, Viborako kideontzako esperientzia berria da. Crossedeko partaideek beste talde batzuekin izan dira aurretik Europan. Guztiok gaude gogotsu.
Aurretik disko bat eta ep bat argitaratu dituzue. Zer ibilbide izan du taldeak, zer aldaketa, zer norabide urte hauetan?
2018an hasi genuen ibilbidea. Kanta motelagoak eta pisutsuagoak egiten genituen hasieran. Amenra edo Harm’s Way taldeen influentzia handia izan genuen hasieran. Bigarren lana covid garaian egin genuen. Screamo eta posthardcore erreferentziak izan genituen, azkarragoak. Splita ere horrelakoa da. Ahal dugun beste denbora nahi diogu taldeari eskaini eta kanta berriak egiten jarraitu.
Zer proiektu duzue orain?
12.02 – Getaria?
12.03 – Montpellier – Le Kjbi
12.04 – Turin – Secret Show
12.06 – Milan – TBA
12.07 – Bolzano – Slope 73
12.08 – Zürich
12.09 – NEED HELP!
12.10 – Bordeaux
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!