Peio Almagro (BDZ): «Boikot, desinbertsio eta zigorren kanpainak min egiten die israeldarrei, horretan sakondu beharra dago»
Larunbatean Palestinaren Aldeko Eguna ospatuko dute Bilbon.
Hapoel Holon talde israeldarreko jarraitzaileek Bilbon egindako eraso sionistez hizketan hasi gara gaur Peio Almagro BDZko kidearekin. Sakon azaldu dizkigu egun horietako gertakariak, auzoak eta Bilboko herritarrek emandako erantzuna, eta instituzioen jarrera. Horrez gain, kirol talde hauekin, kultur ekimen ezberdinekin edo bestelako taktikak erabiliz Israelek egiten duen normaltasun eta aurpegi zuriketa kanpaina salatu du, informazio ezberdinak emanez.
Azkenik BDZ kanpainari buruz aritu gara, Israelek «aurpegi zuriketarako ministerioa» sortu izanaren erantzulea, nazioartean Palestinarekin elkartasuna adierazteko modu eraginkorra. BDZren eraginaz eta balioaz aritu zaigu, eta gonbidatu gaitu larunbatean Bilbon egingo den Palestinaren Aldeko Egunera, egun osoko egitarauarekin.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Peio Almagro (BDZ): "Boikot, desinbertsio eta zigorren kanpainak min egiten die israeldarrei, horretan sakondu beharra dago"00:30:23
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!