Patxi Ruizen aldeko txandakako baraualdia abiatuko dute Gasteizen
Gaur goizeko 10:00etatik aurrera gose eta egarri greban dagoen Patxi Ruiz euskal presoaren aldeko txandakako elkartasun barauladia hasiko dute. Baraualdiaren antolatzaileek nabarmendu dute "antolakuntzak eta presioak" soilk alda dezaketela espetxeetako egoera.
Bi eguneko baraualdiak abiatuko dituzte Gasteizen, Murtzia II espetxean gose eta egarri greban dagoen Patxi Ruiz euskal preso politikoari elkartasuna adierazteko. Txandakako baraualdiek bi eguneko iraupena izango dute eta bata bestearen segidan egingo dituzte. Gaur goizeko 10:00etan emango diote hasiera ekimenari.
«Basakeria kapitalistaren aurpegi gordinenetakoa da espetxea eta, hortaz, barruan egonik instituzio honen diziplinamenduari aurre egiten dioten kideei elkartasuna adieraztea ezinbestekoa zaigu» azaldu dute elkartasun barauladiaren bultzatzaileek. Nabarmendu dute «antolakuntzak eta presioak» soilik alda dezaketela espetxe barruan bizi den egoera.
Zortzi egun gose eta egarri greban
Astebete igaro da Patxi Ruiz euskal preso politiko txantrearrak borrokaldia hasi zuenetik. Covid-19ak espetxeetan sortutako egoera salatzeko zenbait presok egindako mobilizazio baten ostean espetxeko zuzendariaren mehatxuak jaso zituen Ruizek, protesten antolatzaile izatea egotzita. Grebari ekin aurretik ebakiak egin zituen besoetan euskal presoak eta erizaindegian artatua izan zen.
Hain zuzen, Covid-19ak sortutako testuinguruan, kolpe gogorra ari dira jasotzen Estatuko espetxeetako presoak: bisitak jaso gabe, senideen hiletara joateko baimenik gabe edota Covid-19 gaitzaren aurkako neurri eraginkorrik gabe aurkitzen dira besteak beste.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!