«Patriarkatuaren eta emakumeen askatasun nahien arteko talka taularatuko dugu Federico García Lorcaren obraren bitartez»
Siroko antzerki taldeak bere historiako lehen emanaldia eskainiko du azaroaren 25ean Amurrioko Antzokian. Horretarako «Bernarda Albaren Etxea» lanaren moldaketa librea egin dute.
Aiaraldea.eus bidez
Zer da Siroko?
Siroko antzerki taldea hurrengo kideok osatzen dugu: Floren Septienek, Kristina Ariasek, Mila del Vallek, Rosa Lopezek, Aitziber Diazek, Marijose Parrak, Teresa Amorósek eta Cristina Regaladok. Eta irakaslearen izena Aitor Perez da.
Laudioko Siroko antzerki talde amateurra 8 kideok eta zuzendariak osatzen dugu. Taldekide guztiok antzerkia, antzeztea eta ikastea gogoko dugu.
Zein da zuen esperientzia?
Aipatu dugun moduan, Siroko taldea amateurra da eta hiru urte daramatzagu Laudioko Kultura Etxean antzerki klaseak egiten. Zehazki, “Bernarda 5.0-Zuzendariaren buruan” (Bernarda Albaren Etxea moldaera librea) bi urte prestatzen gabiltza.
Noiz estreinatuko duzue?
Azaroaren 25ean, arratsaldeko 20:00etan, Amurrioko antzokian “Bernarda 5.0-Zuzendariaren buruan” (Bernarda Albaren Etxea moldaera librea) egingo dugu. Sarreraren prezioa lau eurokoa izango da. Sarrerei dagokionez, bai Amurrioko antzokian bai Kultura Etxean eskuragarri dituzue.
Zergatik hautatu zenuten antzezlan hori?
Irakasleak bi proposamen aurkeztu zizkigun. Berehala konturatu ginen Bernarda Albaren Etxea antzeztea erronka polita zela.
Batetik, talde kide gehienak neskak gara eta adin ezberdinetakoak (34-60 artean).
Bestetik, Siroko taldea osatzen genuen kideen ezaugarriak kontuan hartuta eta antzezlana, eduki hezitzaileak izateagatik, intesgarria iruditu zitzaigun.
Gainera, F.G Lorca-ren obra klasiko bat da eta olerkari horrek aurkeztutako errealitateak puri-purian daude gaur egun.
Tamalez, emakumeen kontrako indarkeria arazo soziala izanik oraindik ere, azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunean, alegia, antzezlan hau taularatzeko aukera daukagu.
F.G Lorcaren antzezlan honetan, bi ideologien arteko borroka islatzen da: gizarte patriarkalaren iraunkortasuna eta emakumeak aske izateko desira.
Zeintzuk izan dira antzezlana prestatzeko topatu dituzuen zailtasunak?
Batetik, Bernarda Alba bigarrenez alargun gelditzen denean hurrengo zortzi urteetan luto gogorra egitea erabakiko du. Hori dela eta, antzezlanaren pertsonaiak nahiko konplexuak dira, hots, emozio une latzak bizi dituzte. Bost alaba, etxe barruan, errepresio eta indarkeriaren biktimak izango dira.
Bestetik, F.G Lorcaren hitzak antzezterakoan zailtasunak izan ditugu; esaldiak luzeak direlako eta bere hitzen esanahia mamitsua delako.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!