Parrilla berriaren aurkezpenak emango dio hasiera Hala Bedi Tabernaren egutegi kulturalari
Gazte Bulkadak, Traumreise eta Piuke Ausart irratsaioak nobedadea izanik, Hala Bedik 34 irratsaio propioz osatutako 2018-2019 ikasturteko parrilla berria aurkeztuko du larunbatean. Hala Bedi Tabernak ere, egutegi kultural zabal bati hasiera emango dio.
Ikasturte hasierarekin batera, Hala Bedi irratiak kurtso honetarako dituen nobedadeen berri emango du klasiko batean bihurtu den Parrillada Egunarekin. Eta egun hori, larunbat hau izango da, 12.00etatik aurrera Hala Bedi Tabernan bertan. Ikasturteko nobedadeak ezagutzeko, gonbidatuz betetako zuzeneko irratsaioa egingo dute tabernatik bertatik eta hurbiltzen direnentzako ez da zizka-mizkarik faltako.
2018-2019 ikasturteko programazio berrian, hiru dira aipatzekoak:
- Traumreise | Musika elektronikoari eskainitako irratsaioa. Larunbatero gaueko 23:00etatik 24:00etara entzungai, Hala Bedi Bat-en.
- Gazte Bulkadak | Gazteengandik gazteentzako egindako irratsaioa, Gazte Mugimenduen espresio ezberdinek lantzen dituzten gai zein proiektuak ezagutarazteko eta hausnarketak emateko tartea. Asteartero 19:00etan Hala Bedi Bat-en entzungai.
- Piuke Ausart | Hego Ameriketako jatorrizko herrien eta, bereziki, Mapuche herriaren inguruko berriak landuko dituen irratsaioa. Igandero 14:00etatik 15:00etara entzungai Hala Bedi Bat-en.
Gainera, aurreko ikasturtearen erdialdera martxan jarri zen Poeta Madarikatuak irratsaioa, irakurzaleek irakurzaleentzat egindako saioa, ere entzungai izango da igandero 21:00etatik 22:00etara.
Aipatutako irratsaio hauek guztiak Hala Bediren kate elebidunean izango dira entzungai, Hala Bedi Bat-en (107.4 FM Gasteiz eta Lautadan / 107.7 FM Arabar-Errioxan).
34 irratsaio propio izango ditu aurten Hala Bedik
Hala Bedi Bi-ri dagokionez, euskara hutsezko katea (88.8 FM Gasteiz eta Lautadan), ikasturte honetan ere Araba Hizpide goizeroko magazinarekin aurrera jarraituko dute, goizeko 8:30ean hasita aktualitateari eta inguruko albisteei goizeroko errepasoa egiteko astelehenetik ostiralera. 21:00etan hasita Arrosa Sareari esker gurean entzungai izango ditugun beste irrati batzuetako programak eskainiko dira egunero. Gainera, larunbat eta igandetan, 10:00etan, Alai Bedi umeen irratsaioa entzun ahal izango dute etxeko txikienek kurtso honetan ere.
Ohiko magazinez gain –Suelta la Olla, Zebrabidea eta Kantoia- 34 irratsaio propio daude aurten Hala Bedi Bat-eko parrillan: 12 euskaraz izango dira, 21 gazteleraz eta bat galizieraz.
Tabernaren ikasturte berria
2018-2019 ikasturteari hasiera eman diote Hala Bedi Tabernan eta parrillada ekimen horietako bat izango da. Hala ere, badaude beste hainbat ekintza, programazio kulturala betetzen dutenak: Erria aldizkariaren aurkezpena, kontzertua, Bertxoko… Gainera, hilabetean behin Hala Bediko programa ezberdin bat DJ gisa jantziko da eta musika ipiniko du tabernan. lehenengoa, Basati irratsaioa izango da, azaroaren 24an.
- 17, larunbata (12:00): Hala Bedi irratiaren 2018/19 parrillada aurkezpena.
- 18, igandea (19:30): Mau Lee & The Kutxaratxas kontzertua (folk zikina, AldeZaharra-Errekaleor).
- 22, osteguna (23:00): DJ Maripili.
- 24, larunbata (23:59): DJ Boskebeat (Basati irratsaioa, Drum&Bass).
- 27, asteartea (19:00): Erria aldizkariaren aurkezpena.
- 29, osteguna (20:00): Bertxoko sariketaren finala + DJ Ous.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!