Errekaleorreko lurra, lantzen duenarentzat
Martxoaren 17an, igandean, iaz egin bezala, Errekaleor Bizirik proiektuak auzoko lurrak zabalduko ditu bertan baratzak egin nahi dituzten herritarrentzako.
Errekaleorreko lurrak lantzen dituenarentzat. Aldarri horrekin jarraitzen dute Gasteizko Auzo Askeko biztanleek. Aurreko urtean ere zabaldu zuten deialdia, eta gaur egun Gasteizko herritar ugari beren baratzak lantzen ari dira Errekaleorren. Proposamena errepikatu dute aurten ere, auzoan baratza egin nahi dutenek aukera izango dute lur sail bat hartu eta elikadura burujabetzan pausoak emateko.
«Lurren merkantilizazioari aurre egiteko beste pauso bat» eman nahi izan dute Errekaleorren. Auzo proiektua Gasteiz eta Euskal Herriko jendarteari zabaltzeko bidean sakondu eta elikadura burujabetza lortzeko bitartekoak jartzeko asmoa erakutsi dute.
Igande honetan, martxoaren 17an, baratzeko ate irekien jardunaldi bat egingo dute Errekaleorren. 17.00tan bilduko dira auzoko plazan eta, baratzak erakusteaz gain, lurrak eskaini egingo dituzte. Bestalde, helbide elektroniko bat ere jarri dute interesa daukaten pertsonak haiekin kontaktuan jartzeko. porrupatata@protonmail.com
«Ez dugu lurraren jabetza pribatua onartzen. Baratza zabaltzea Gasteiz inguruan hiriaren espansioari mugak jartzea da». Hala adierazi dute Errekaleor Bizirikeko kideek. Igandean hurbildu ezin eta aurrerago parte hartu nahi dutenek ere emailera idatzi edo auzokideekin kontaktuan jartzea besterik ez daukate.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!