Pandemiari emandako aterabide autoritarioa salatzeko kontzentrazioa egin du Gasteizko GKSk
Covid 19ak eragindako pandemiaren aurkako neurriek osasun larrialdiari erantzutetik urrun, autoritarismoa eta kontrol soziala areagotu dituztela salatu dute: "poliziaren presentzia inoiz baino handiagoa da eta eskubideen urraketak normalizatu egin dira".
Elkarretaratzea egin du gaur, abenduak 24, Gazte Koordinadora Sozialistak Gasteizen, enpresari handiek eta politikari profesionalek pandemiari eman dioten «erantzun autoritarioari aurre egiteko». Osasun larrialdiari erantzuteko hartutako azken neurriak salatu dituzte, autoritarismoa eta kontrol soziala areagotzen dutelako, osasun irizpideak jarraitzetik urrun.
Zehazki, aire librean musukoa erabiltzea, izurriteari aurre egiteko militarrak mobilizatzea eta covid ziurtagiriaren erabilera arbuiatu dituzte. Izan ere, azaldu dutenez, neurri horiek ez dute oinarri epidemiologikorik eta ez dute osasun aterabide bezala funtzionatzen. Aitzitik, autoritarismoa normalizatzen dute eta kontrol soziala bideragarriago egin.
Pandemiari erantzuteko hartutakoak ez dira ezarri diren neurri «totalitario» bakarrak, ordea: murrizketak, europar funtsak eta lan erreforma ere «elite ekonomiko eta politikoen ofentsiba» testuinguruan eman direla direla azaldu du GKSk: «Orain bi urteko perspektibarekin alderatuta, herritarron bizi kalitateak nabarmen egin du behera. Ziurgabetasuna, osasun hondamendia eta oinarrizkotzat genituen eskubideen urraketak eguneroko bizitzaren parte bilakatu dira. Egoera hau geratzeko etorri da, baldin eta ez badiogu aurre egiten».
Langileria mobilizatzeko deia egin dute «alderdi instituzional-burgesetatik kanpo» eta «neurri zentzugabe hauek desobeditzekoa», aldarrikapen propioak zabalduz.
Abenduaren 10ean ere Covid Ziurtagiriaren aurka mobilizatu zen GKS eta burgesiaren ofentsiba ekonomikoa eta politikoa salatzeko manifestazioak egingo ditugu urtarrilaren 29an Bilbon eta Iruñean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!