Palestinako sarraskiaren aurka elkarretaratzea deitu dute astelehen honetan, Gasteizen
Andra Mari Zuriaren plazan da hitzordua arratsaldeko 19:00etan, "Stop sarraskia Palestinan. Israel Estatu Terrorista" lelopean. BDZ mugimenduak egin du deialdia.
Israelgo erregimen kolonialeko indar okupatzaileen gudaroste batek Jenineko errefuxiatuen kanpamendua erasotu du berriki. 12 lagun erail, ehundik gora zauritu eta 3000 errefuxiatu palestinarretik gora kanporatu dituzte euren etxebizitzetatik, BDZ mugimenduaren arabera.
Garbiketa etnikorako proiektu hori «nazioarteko onespenarekin eta konplizitatearekin» gauzatzen ari dela salatu du Palestinaren aldeko mugimenduak, eta gogorarazi du CAF enpresa ere konplizitate horretan ari dela jokatzen.
Kirol arloari dagokionez, «bereziki» salatu nahi izan dute Joxean Kerejeta buru duen klubak publizitate kontratua sinatu berri duela Etoro konpainia israeldarrarekin. «Hura modu bat da lokarriak estutu eta harremanak normalizatzeko entitate sionistarekin», adierazi dute.
Astelehena, uztailak 10, protesta Gasteizen
Euskal Herritik «elkartasun osoa» eman nahi diote herri palestinarrari eta haren erresistentziari, «sionismoaren proiektu kolonialaren kontra». Babesa eta elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea deitu dute gaur Gasteizen, uztailak 10, arratsaldeko 19:00etan Andra Mari Zuriaren plazan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!