Palestinako okupazioarekin duen loturagatik Carrefour-i boikota bultzatzeko mobilizazioa egingo dute Gasteizen ere
BDZ ekimenak abenduaren 22rako, ostirala, deialdia egin du 18:00etan General Alavako Carrefour aurrean elkartzeko, enpresak Israelekin dituen loturengatik.
Carrefourrek Israelekin duen lotura argitara ekarri dute: enpresak janari-poltsak bidali dizkie Israelgo Indar Armatuei eta, berriki zabaldu denez, nazioarteko ebazpenak urratzen dituen hitzarmena sinatu zuen Carrefourreko CEO Alexandre Bompardek Israelgo Electra Group frankiziarekin 2022an. Electra Group Palestinan legez kanpoko koloniak ezartzen dituzten enpresen NBEren datu-basean dago.
Euskal Herrian, besteak beste, Iruñean eta Bilbon egin dira orain arte mobilizazioak supermerkatu hauen aurrean. Espainiako eta Frantziako estatuetan ere egin dituzte boikot ekimenak.
Gasteizen abenduaren 22rako egin dute deialdia, 18:00etan General Alavako Carrefour aurrean. Genozidioak jarraitu bitartean, mobilizazioarekin jarraitu behar dela berretsi dute BDZ kanpainako kideek. «Palestinarrei gure elkartasuna adierazteaz gain, sionismoaren konplizeak salatzea eta boikota egitea dira dauzkagun elkartasun tresna eraginkorrenetarikoak», gogorarazi dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!