Sionismoa baloi batekin eta horiz jantzita dator Gasteizera
Datorren astean Tel Aviveko Maccabi saskibaloi taldea Gasteizen egongo da eta Israelgo kirol ordezkari nagusiari boikot egiteko deialdiak biderkatu dira. BDZ taldeak Gasteizko Udalean aurkeztutako akordio proposamenaren aurka bozkatu dute EAK-k, PSE-k eta PP-k. Bitartean, elkarretaratzea deitu dute asteazkenerako kolektibo ezberdinek.
Datorren urtarrilaren 31n Tel Aviveko Maccabi saskibaloi taldea Gasteizen egongo da Baskoniaren aurka aritzeko. Hori dela eta, urtero legez, Gasteizko BDZ taldeak mobilizazioak eta ekimen ezberdinak eramango ditu aurrera Israelgo kirol ordezkari nagusiari boikota egiteko eta Palestinako herriari elkartasuna adierazteko.
Besteak beste, partidua ospatu baino egun bat lehenago, urtarrilaren 30ean, asteazkenean, elkarretaratzea egingo dute. 18:30ean izango da hau, Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazan. BDZ taldeaz gain, Gasteizko komunitate islamiar-arabiarra, Indar Baskonia eta Iraultza 1921 ere batu dira deialdira.
Israelgo Estatuaren kirol ordezkaritzaren presentziak, aurrekoetan bezala, polemika piztu du hirian. Izan ere, ezagunak dira kluba Israelgo apartheid erregimenaren normalizazio kanpainarekin lotzen duten zantzuak. 2009an, adibidez, Tel Aviveko Maccabik armadaren aldeko propaganda kanpainia batean hartu zuen parte, Berun urtua izeneko operazio militarraren testuinguruan. Operazio hark 1.400 hildako utzi zituen Gazan. 2014an, berriz, armadaren aldeko partida antolatu zuten NBA-ko Cleveland Cavaliers taldearen kontra, Babes hesia operazio militarraren ondorengo egunetan. Operazio hark 2.202 hildako utzi zituen Palestinako eskualde berdinean.
«Boikot» hitza, debekatuta
Hau guztia gertatu den bitartean, Maccabi taldeak ez du eragozpenik izan bere jarrera politikoak publikoki erakusteko. Are gehiago, behin baino gehiagotan adierazpen eskubidea etengabe erasotua izan da, Mozal Legea, Kirol legea edo Mossaden partaidetzarekin ezartzen dituzten ziurtasun dispositiboekin.
Indar Baskonia Hintxa Taldeari, adibidez, Israeli boikot edo ideologia sionistaren aurkako mezuak sartzea debekau diote behin baino gehiagotan. Are gehiago, egunaren arabera, Palestinako edo Kurdistaneko ikurrak sartzea eragotzi diete eta, kasu batean, Indar Baskoniako kide bati kamiseta kenduarazi zioten. Arrazoia: kamisetak marrazki bat zuen non palestinar bat tiragoma batekin agertzen zen.
Saskibaloi zelariari dagokionez, Martxoak 3, Memoria eta Justizia zioen pankarta bat erakusteagatik mehatxuak jaso dituzte; ACAB dioen zerbait eramanez gero salaketa jaso dezakete; edo Euskal Presoak Euskal Herrira irakur daitekeen banderola bat erakusteagatik ere mehatxuak egon dira. Mendizorrotzan, ordea, hauek baimenduak izan dira. Madrilen, Indar Baskoniako kideek salaketa jaso zutenJo ta ke irabazi arteedoEuskal Presoak Euskal Herrirakantatzeagatik.
Iraultza 1921-i dagokionez,Iraultza 1921 (literalki) dioen pankarta ateratzeagatik 30.000 euroko isuna jarri diete ikasturte honetan.
Eta hori gutxi balitz, elkarretaratzeetan arabieraz kantatzen duen jendeari poliziak behin baino gehiagotan «ohartarazi» die arabieraz ez kantatzeko, zer dioten ez dutelako ulertzen.
Isunak eta jipoiak BDZ mugimenduko kideei
BDZ mugimenduko kideei isunak jarri dizkiete, kasu konkretu batzuetan kideak auzipetuz. «Batzuetan jipoitu ere egin gaituzte Maccabi eta Israel salatzeagatik».
Palestinako bandera irudikatzeko puxikak sartzea ere debekatu diete, ateetan zaleei banatzeko esku-orri informatiboak kendu dizkiete… «Kantxara jauzi egin dugun bi alditan ere salaketak eta isunak jasan ditugu, baina, ebazpenaren arabera, delitua ez da izan jauzi egitea, ikur palestinarrarekin jauzi egitea baizik».
Gogoratu beharra dago ACOM elkarteak Espainiar Estatuko 30 udalerritik gora salatu dituela Israeli Boikot egitearen aldeko ebazpenak onartzeagatik, tartean Kanpezu (Araba) eta Uharteko (Nafarroa)udalerriak. Gasteizko Udaletxean ordezkatuta dauden alderdi guztiek ebazpen hauen alde bozkatu dute modu batean edo bestean, PPk izan ezik.
BDZ taldeko kideek argi utzi nahi izan dute Palestinako bandera «ikur guztiz legala dela eta NBEko Batzar Orokorrak, Unescok eta Nazioarteko Olinpiada Batzordeak onartu dutela». Halaber, BDZ kanpainia eta Israeli boikot egiteko aldarrikapena ez dira ilegalak Europako inongo legeditan.
Akordio proposamenik ez
Urtarrilaren 25eko eguerdian akordio proposamen bat aurkeztu du Udal Batzarrean EH Bildu Gasteiz taldeak Indar Baskonia, Iraultza 1921, Gasteizko BDZ eta Gasteizko Komunitate islamiar-arabiarraren izenean. Bertan, BDZ taldeko kide batek hitza hartu du, akordio proposamena azalduz eta alderdi politikoen babesa eskatuz.
Akordio proposamena ez da aurrera atera, PP-k, PSE-k eta EAJ-k kontra bozkatu dutelako; EH Bildu, Podemos eta Irabazi, alde.
Hiru puntu zituen akordioak:
- Gasteizko Udalak hiritarrek «kritika politiko zilegia libreki egiteko duten eskubidea» onartzea, Udaleko esparru publikoetan, eta indarrean dagoen legediaren mugen barruan; baita Israeli boikota aldarrikatzeko eskubidea ere.
- Bigarren puntuak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari interpelatzen zion zuzenean: «Hiritarren adierazpen askatasuna zain dezala, eta ez ditzala gainditu indarrean dagoen legediaren mugak aldarrikapen legal eta zilegizkoak oztopatzeko; zehatzago, Tel Aviveko Maccabiren ordezkaritzak hiria bisitatzen duenean».
- Azkenik, «gaitzespen borobilena adieraztea» Israelgo armadak Gazako zerrendan burutu dituen kanpainia belikoen kontra, NBEko Giza Eskubideetarako Kontalariak gerra krimentzat jo baititu.
Instituzioetatik haratago, Gasteizko BDZ taldeak asteazkeneko mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu du beste behin ere.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!