«Enpresari eta bankarien ofentsibaren aurka proposamen propio bat eraiki behar dugu, politikari profesionalen fartsatik kanpo»
Gazte Koordinadora Sozialistak manifestazioak deitu ditu urtarrilaren 28an Bilbon eta Iruñean, “Enpresari eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara!” lelopean. Gasteizko auzoetan aurkeztu dute manifestazioa azken asteetan eta gaur, urtarrilaren 26an, jaialdia antolatu dute Alde Zaharrean. Julen Ziarrusta (2003, Gasteiz) GKSko kidea, ekimen horiek prestatzen aritu da.