Aintzane Mendia Tubacexeko langilearen errugabetasuna aldarrikatu dute epaitegiaren barruan eta kanpoan
Gaur goizean Aintzane Mendia Tubacexeko langilea epaitu dute Gasteizen. Ertzaintzak leporatu dio agente bat erasotzea enpresako greba mugagabearen testuinguruan, baina amurrioarrak bere errugabetasuna aldarrikatu du epailearen aurrean, hainbat jendek eraikinaren sarreran gauza bera adierazten zuen bitartean.