[HALA BIDEO] Ezin Kabitu taldeak lodifobiaren aurkako eguna ospatu zuen Gasteizen
Lodifobiaren aurkako eguna ospatu zuten larunbatean, Ezin Kabitu taldeak berak antolatuta, gizentasunak sortzen duen aurkakotasuna arbuiatu eta pertsona lodiek urteetan jasan dituzten zapalkuntzei «planto» egiteko asmoz. Iaz ekin zioten lodifobiaren aurkako aktibismoa sustatu eta saretzeari, eta orduan proposatu zuten eguna antolatzea.