Zaballako azken heriotza ikertzea eskatu du presoaren familiak
Salhaketa elkarteak mobilizazioa egin du Gasteizen, Zaballako kartzelan gertatutako azken heriotza salatzeko. Presoaren senideek jakitera eman dute gorpua Aljeriara eramateko baimenaren zain daudela eta auziaren prozeduran aurkeztuko direla.