Garaipen txiki bat martxoaren 3aren memorian: hamar urte bete ditu 1976ko sarraskian hildakoen omenezko «Arrazoiaren indarra» eskulturak
Eskultura sinbolismo handikoa da, ez soilik martxoaren 3ari egiten dizkion erreferentzia zuzenengatik, baita hura jartzeak izan zuen esanahiagatik ere. Elizak informazio panelak bi aldiz kendu zizkien eta, azkenean, garaiko PPko udal gobernuaren babesa lortu zuten. Lehen aldiz, gainera, Gasteizko, Basauriko eta Tarragonako hildakoen senideak elkartu ziren eskultura jarri zen egunean.