Olatz (Durangoko Gaztetxea): «Askotan espaziorik ez dagoenean zaila da jendea batzea, baina holako zerbait lortzen denean, ikusten da benetan badagoela nahi hori»
Abenduaren 4an ireki zituen ateak Durangoko Gaztetxe berriak. Aurkezpen egunetik hasita, hainbat ekimen antolatzeari ekin zioten. Bart iluntzean baina, Ertzaintzak gazteen kontra oldartu, eta jarraian, modu ilegalean, baimen judizialik gabe Durangoko Gaztetxe berria hustu zuen. Ehunka lagunek herriko kaleak hartu zituzten Gaztetxearen defentsan.