Wiphala irudikatuz zoriondu dute Boliviako herria Gasteizen
MAS alderdiak Boliviako hauteskundeetan lortutako garaipena ospatzeko, elkartasun ekimena burutu zuen Gasteizko Mugimendu Internazionalistak iragan ostiralean.
Gehiago…
Gehiago…
MAS alderdiak Boliviako hauteskundeetan lortutako garaipena ospatzeko, elkartasun ekimena burutu zuen Gasteizko Mugimendu Internazionalistak iragan ostiralean.
Urriaren 5ean Udaltzaingoa Gasteizko Gaztetxera sartu eta bertan bildutakoak identifikatu eta isunekin mehatxatu zituen, espazioa "gazteen lonja bat" zela argudiatuz. Gaztetxeko asanbladak gertatutakoaren inguruko bere irakurketa azaldu digu.
La Ertzaintza requirió a las trabajadoras de Alestis que el pasado 16 de octubre protestaban frente al centro comercial El Boulevard que se quitaran las camisetas amarillas que portaban durante bajo amenaza de sanción administrativa. Alestis continúa en lucha contra los despidos y anuncian nuevas movilizaciones para las próximas semanas
Elkarretaratzea egin du Euskal Errepublikaren aldeko EHUN mugimenduak parlamentuaren atarian. "Krisiak gure bizitzetatik erausteko tresna Euskal Errepublika dela" aldarrikatu dute.
Larunbatean aurkeztu zuen Hala Bedik, Arabako Komunikabide Libreak, 2020-2021 ikasturterako programazio berria. Ohiko magazinetaz gain, 43 irratsaio propio eskainiko ditu Hala Bedik, internet bidez eta 107.4 FM eta 107.7 FM kanaletan.
Sindikatuek deitutako hiru greba egunen lehenengoa burutu dute gaur EAEko eskola publiko, pribatu eta itunduetako jantokietako langileek. Gasteizen, Hezkuntza Delegaritzaren aurrean mobilizatu dira langileak.
Larunbatean aurkeztu zuen Hala Bedik ikasturte berriko programazioa Hala Bedi tabernatik eskainitako zuzeneko irratsaio berezian. Eguna borobiltzeko Jimmy Jazz aretoa goraino bete zuten No name: Tiriti!, Lepora eta Haizea x Ningra x DJ X taldeen kontzertuek.
Larunbat goizaldean Salburuan gertatutako eraso matxista salatzeko elkarretaratzea egin du Gasteizko Mugimendu Feministak. Erasotzaileak labana batekin egin zion eraso 40 urteko emakume bati eta "larri" aurkitzen da Txagorritxuko ospitalean.
Asteburuan irakurgai izango dugun Gaur8auren aurrerapena egin dugu Amagoia Mujika kazetariaren eskutik. Oinarrizko langileen inguruko erreportaje bat aurreratu ditu batetik, Gureak taldeko langileei buruzkoa. Bestetik, landareen loraldariaren ingurukoa ere azaldu digu. Amaitzeko, Nelida Zaitegi, Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakariarekin izandako elkarrizketa ere aurreratu digu Amagoiak. Entzun hemen!
Haurren konfinamendua eztabaidagai izaten ari da azken egunotan. Haurrak kalera ateratzeko kanpaina, haurren eskubideen aldeko aldarriak… Horrekin batera, haur eta gazteen ikasturte akademikoaren amaierak ere zalantza ugari sortu ditu. Honen inguruan aritu gara gaurko solasaldian Erika Martinez eta Asier Etxenikerekin. Entzun hemen!
Ikasle gehienek ikasturtea gainditzeko irizpidea eman die Madrilek erkidegoei. Zelaa hezkuntza sailburuekin bildu da ikasturtea nola bukatu erabakitzeko. Ekainean amaituko dute, baina udan errefortzuko ekintzak antola ditzakete. Espainiako Hezkuntza Ministerioak iragarritako neurriak ez ditu Euskal Herriko eragileak asebete: erabakiak inposatzea eta emaitzak lehenestea egotzi diote Zelaari. LAB sindikatuko irakaskuntzako idazkari den Irati Tobarrekin hitz egin dugu iragarritako neurrien inguruan. Entzun hemen!
2020ko San Ferminak irundarrek auzolanean antolatu behar dituztela aldarrikatu du Herri San Ferminak ekimenak, eta Iruñeko alkateari San Ferminen Mahai ofizialaren ez ohiko bilkura bat egitea eskatu diote. Herri San Ferminak ekimeneko kide den Aidak azaldu dizkigu eskaera honen arrazoiak. Entzun hemen!
Hilabetean behin izaten da gurean Kultura Zientifikoko Katedrako kide den Ziortza Guezuraga. Zeintzia munduko hainbat bitxikeri ekarri ohi ditu uhinetara, eta oraingo honetan, urarekin loturiko kasu berezi bati buruz aritu da, Julius Lederer-en kasuari buruz, hain zuzen ere. Entzun hemen!
Artikulua eta dokumentalerako sarbidea hemen: https://culturacientifica.com/2017/08/13/caso-julius-lederer-del-agua-bebemos/
Argiako kazetari Onintza Iruretak ekarri dizkigu gaurkoan albiste nabarmenduak. Apirilaren 21 eta 22an euskal kulturgileek deitutako greba digitalaren berri eman digu, baita milaka langile lanpostuetara itzuli behar izan diren aste honetan lantegietan aurkitu duten egoeraren berri ere. Amaitzeko, koronabirusak eta ere bere bueltakoek Amazoniako deforestazioan izan dudn eraginaz ere hitz egin digu, %50 hazi baita kontrol faltagatik.
Jakinmina piztu du EHUko zenbait laborategik elkarlanean garatutako testak, martxan diren test motek, eta baita mugikorren geolokalizazioaren bidezko kutsatze prebentzioak izango dituen funts eta helburuak ere. Elhuyarreko Ana Galarragak azaldu dizkigu hauen nondik norakoak, Entzun hemen!
Berrian ere testen ingurukoak azaldu ditu, hemen duzue artikulua irakurgai: https://www.berria.eus/paperekoa/1896/008/001/2020-04-15/testak-zein-nori-zertarako.htm
Ekonomiari eskaini diogu tartea astero bezala, Ekai Centerreko Adrian Zelaiare eskutik. Aste honetan berriro ere milaka langile euren lanpostuetara itzultzearen inguruan aritu zaigu, neurro eta erabaki aldaketaz, eta horren atzean egon daitekeenaz. Baita Ekai Centerrek egindako krisiaren A eta B agertokiei buruz ere. Azkenik, Frantzia eta Alemanian enpresa handien nazionalizaziorako aukerak mahaigainean jarri izana ere izan dugu hizpide.
Garako kazetari Maddi Txintxurretak bi albiste nabarmendu aipatu dizkigu. Alde batetik, Nazioarteko Diru Funtsak egindako iragarpen ekonomikoaz aritu gara, aipatu dutenez, ekonomiak 1930az geroztiko erorialdirik handiena izango omen baitu aurten. Bestetik, Aita Mari ontziak 43 pertsona erreskatatu ondoren izi duen egoeraren berri ere eman digu, porturatzeko baimenaren zain baitago. Entzun hemen!
Konfinamendu edo itxialdi garaian, haurrek ordu asko pasatzen dituzte etxean, eta jolasak garrantzi berezia hartu du. Horren inguruan aritu da Txusma Azkona Txapa irratian. Entzun hemen!
Artículo de opinión del sanitario Gaizka Amorrortu Boveda, analizando la situación generada por la propagación del virus COVID 19.