Udaltzain batek lepotik heldu zuela salatu du herritar batek, ustez pegatina bat jartzeagatik, eta udalak esan du hori gezurra dela
Apirilaren 27an jazo zen gertakaria. Herritar batek salatu du Bizkaia Aparkalekuan zegoenean, udaltzain batek lepotik heldu eta giltza eginda menderatzen saiatu zuela, pegatina bat jartzeaz akusatuta. Gaiaz galdetuta, bestelako bertsioa eman du udalak, herritarrak esandakoa gezurra dela argudiatuta.