Erakundeei konpromiso handiagoa eskatu diete SDA Factoryko langileek, enplegu duina babesteko
Abenduaren 17an SDA Factoryko Langileen Batzordeak plantillaren egoera azaldu eta mozio bat aurkeztu zuen Gasteizko Udaleko osoko bilkuran, jarduera industriala eta enplegu duina bermatzeko erakundeen inplikazioa eskatzeko. Mozioa ez zen bozkatu, eta beste bat onartu zuten EAJ, PSE eta PP alderdiek. Enpresa Batzordeak ez du begi onez ikusi onartutako mozio hori, maila berean jartzen dituelako "inposaketak ezartzen ari den" zuzendaritza eta "horiek sufritzen dituzten langileak".