Altan Bernedoko langileek lortu dute hitzarmen kolektiboa, 100 egun baino gehiagoko grebaren ostean
Altan Bernedo enpresa farmazeutikoko langileek lan erreformaren aurka blindatutako hitzarmena sinatu dute, KPIari lotutako soldata igoerak bermatzen dituena. Lan hitzarmen propioa izango dute beraz, ez enpresak inposatu nahi zuen Kimikako Estatuko araudia. Azaroan hasitako greba bertan behera utzi dute.