Otxandioko jaiak martxan dira
Aurtengo berrikuntza garrantzitsu bat izango da eraso sexisten aurkako protokoloa
Otxandioko jaiei asteazkenean emango zaie hasiera, baina bertako herritarrak duela hilabete batzuk batzartzen dira txupinazotik hasi eta azken agurrera artekoa posible egiteko. Maiatzaren hasieran egiten da deialdi herrikoia Jai Batzordea osatzeko. Normalean 8-10 pertsonako taldea batu eta bi asterik behin egiten dituzte batzarrak jaiak heldu bitartean.
Duela 16 urtetik egiten da prozesu hau, eta bertan udaletxeko hainbat kidek zein herritarrek elkarlanean jarduten dute.
Aurtengo jaietan egongo den berrikuntza garrantzitsuena, segurtasun aldetik emango da; izan ere, Otxandioko Bagaizan talde feministak, eraso sexisten aurkako protokoloa jarri du martxan.
Duela hiru edo lau urte hasi ziren protokoloaren inguruan hitz egiten, eta ondoko herrietan zeukan baliagarritasuna ikusita, Otxandion ere beharrezkotzat jo zuten.
Lehenengo kartelak jarriz edo mezu txikiak helaraziz hasi ziren arren, laster hasi ziren tabernariekin hitz egiten. «Ikusten genuen tabernak jendearen elkarleku ziren espazio garrantzitsu bat zirela, baina gure burua ez genuen prest ikusten erasoen aurkako telefono bat martxan jartzeko, beraz pentsatu genuen tabernetara joan eta gauza txikietaz ohartaraztea. Hau azkenean tresna bat da tabernariekin elkarrizketa hori hasi eta eztabaida mahaigaineratzeko » , azaltzen dute Bagaizaneko kideek.
Hurrengo fasean, barneko formakuntzen eta batez ere herrian gertatutako eraso baten harira, erasoen aurkako telefonoa martxan jartzea pentsatu zuten.
Aurten, telefonoa erabilgarri egongo da gaueko hamarretatik goizeko bederatziak arte, eta honakoa izango da: 648 26 52 46. Horrez gain, taberna zein txosnetan ere banatuko dute osatu duten protokoloa.
Hala ere, datorren urteetarako nahikoa ez, eta laguntza taldeak sortzeko ideiaren inguruan bueltaka dabiltza. «Ikusten dugu gu ez bagara antolatzen inork ez duela honen ardura hartuko. Larrialdi telefono arruntetara deitzeak oso behar mugatu eta konkretu batzuei erantzuten die» .
Gainera, erasotuari laguntza eskaintzeaz gain, protokoloaren helburuetako bat herrian ematen diren erasoen errolda bat aurrera eramatea da Bagaizanen esanetan: «Badakigu Otxandion eman izan direla eta oraindik ematen direla eraso matxisten kasuak, eta protokolo honek eraso horien erregistro bat eramaten ere lagunduko digu» .
Bagaizan
2015. urtean emakume talde bat biltzen hasi zen, eta horren fruitua da gaur egungo Bagaizan Talde Feminista. Nagusiki bi ardatzen inguruan aritzen dira: auto-formakuntza eta salaketa.
Instituzioetan ere beraien alea jarri dute, besteak beste, elkarteen baldintzetan berdintasun irizpideak sartuz edo udaletxean berdintasun teknikariaren kontratazioa bultzatuz, eta eskolan ere transexualitatearen gaia landu izan dute.
Hala ere, badauzkate beraien kontraesanak instituzioei dagokionez: «Udaletxeko aurrekontuarekin funtzionatzen dugu, eta giza eskubideen zinegotzia ere taldean dago, beste kide bat gehiago bezala. Hala ere, horren herri txiki batean edo hiri handietan udaletxearekin dagoen harremana ezberdina da, udaletxeak bidea libre uzten digu beti, ez da gure funtzionamenduan sartzen» .
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!