%46,98ko parte hartzea lortu dute Gure Esku Dagok Otxandion antolatutako herri galdeketan
Euskal Herriko beste 13 herrietan egindako galdeketak kontutan hartuta, %13,07koa izan da parte hartzea. Otxandion, erraz irabazi du baiezko botoak.
Bozkatu dute. Otxandion ere erabakitzeko eskubidea gauzatu dute herritarrek. Bai, ez edo txuriz «Gure dozu euskal errepublika burujabe bateko herritarra izan?» galderari erantzun diote. Behin betiko datuak, nahiko positiboak dira: %42,77ko parte hartzea. Hori zen gaurko eguneko datu garrantzitsuena, parte hartzea.
Guztira, 498 lagunek bozkatu dute:
- %46,98
- Bai 459
- Ez 16
- Zuri 14
- Baliogabe 9
Otxandion bezala, Euskal Herriko 13 herri ezberdinetako biztanleak zeuden deituta azaroaren 5eko herri galdeketan parte hartzera -parte hartzearen batez bestekoa %13,07koa izan da, Otxandiokoa baino askoz baxuagoa-. Bizkaira eta Gipuzkoara mugatuko dira galdeketak.
Goiz guztian zehar, herritar ugari hurbildu dira bozkatzera. Eta hautesontzia, gainera, Kataluniako hautesontzia da, urriaren 1eko errferendumean erabili zutena. Araban, orain arte, aurreko herri galdeketetan hiru herri ezberdinetan egin dituzte galdeketak, hirurak Gorbeialdean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!