Otsemeak talde feministak lapurtu zuen San Juan gaueko sorgina, «herriko errealitate atzerakoiari aurre egiteko»
Polemika sortu zen Amurrion San Juan gaueko sorgina desagertzerakoan. Otsemeak talde feministak bere gain hartu du ekintza.
San Juanetako suak piztu baino ordu batzuk lehenago, zalantza asko egon ziren ostiralean Amurrion, ia urtero erre izan duten sorginarekin. Desagertuta? Aurten ez? Ezkutatuta? Ez, Otsemeak talde feministak lapurtu zuen. Azkenean, bueltatu eta erre zuten, baina 48 ordu behar izan zituzten ekintza aldarrikatzeko. «Nazkatuta gaude udalaren promesa faltsuetaz eta uste dugu bazela garaia hitzetatik ekintzetara pasatzeko», gaineratu zuten ekintza aldarrikatzearekin batera.
Otsemeak taldearen aldarrikapen hau ez da berria. Beste eragile feminista batzuek egin bezala, «emakumeak inkisizio garaian erretzen zirela» salatu dute, ez gaur egun. 2016ko San Juanetan ez zen sorginik erre, panpin bat baizik; 2017an, aldiz, berriz erre dute sorgina. Polemikaren erdian, ikasle batzuek egin zutenez sorgina, talde feministako gazteek euren jarrera azaldu dute: «Gure helburua ez da izan ikasleen lana izorratzea. Gure eragin eremua kalea da, hortaz, lanketa hau ikastetxeetan, etxeetan egin beharrekoa dela deritzogu».
Gaineratu dutenez, ez dute ulertzen emakume bat plaza erdian erretzea bezalako ikuskizun bat nola izan daitekeen «herritar guztiei zuzendutako ospakizuna». Amurrioko alkatea gazteen aurka oldartu zela ohartarazi dute, besteak beste, Gaztetxera sartuz eta «akusazio faltsuak eramanez aurrera». Taldea probokazioetan ez sartzea erabaki duela azpimarratu dute.
Mehatxuak mehatxu -hauek ere salatu dituzte-, herrian euren Akelarrea aurrera eramatea lortu zutela nabarmendu dute Otsemeak taldetik. Akelarre hau gero eta parte hartzailegoa bihurtzen ari da urtez urte, «jai hau herritik eta herriarentzat izatea nahi dugulako».
Ekainaren 26an Amurrion egindako elkarretaratzearen argazkiak
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!