Oskaidetzako azpikontratatutako langileek ere mobilizatzeari ekin diote
"Honaino heldu gara!" lemapean Osakidetzako garbiketa-zerbitzuak, anbulantziak, jantokiak eta kafetegiak publiko egitea exijitu zuten atzo. Bihar, urriak 3, Bilbon mobilizatuko dira Osakidetzako langileak.
Lehen Arreta zentroetako eta ospitaletako langileek egin bezala, mobilizazioei ekin diete Osakidetzako azpikontratatutako langileek. Txagorritxu Ospitalearen aurrean elkarretaratzea egin zuten atzo, Gurutzetako (Bizkaia) eta Donostiako (Gipuzkoa) ospitaletan egin bezala. Langileek pairatu behar duten lan-karga, baliabide falta, behin-behinekotasuna eta segurtasun neurrian falta salatu zituzten, besteak beste.
ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek Osakidetzako garbiketa-zerbitzuen, anbulantzien, jantokien eta kafetegien publikotasuna eskatu dute. Egun, azpikontraten eskuetan daude zerbitzu guzti horiek. Langileen ordezkariek salatu dutenez «funtsezko sektore baten lan-baldintzak eta lan-baliabideak prekarizatuta daude, eta arazo hori areagotu egiten da zenbait zerbitzu enpresa pribatuen eskuetan uzten direnean».
Bihar, urriak 3, Osakidetzako langileek manifestazioa burutuko dute Bilbon. Mobilizazioa Jesusen Bihotzetik abiatuko da, eguerdiko 12:00etan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!