Osasun publikoaren aldeko manifestazioa burutu du «Osasun publikoa aurrera» plataformak
Osasunarekin lotutako zerbitzu publikoetako langile eta erabiltzaile batzuek osatutako plataformak asteak daramatza Arabako elkarteekin biltzen eta gaur beraien aldarrikapenak atera ditu kalera.
Osasun publikoaren egoera kaxkarra salatu eta Arabarren osasuna eta ongizatea bermatzeko bideratutako baliabideen kudeaketan aldaketa aldarrikatzeko mobilizazioa burutu dute gaur Gasteizko erdialdean. Helburu horrekin sortu zen plataforma hau eta azken asteetan Arabako elkarte sarean bere sorrerako manifestuarekin atxikimenduak bilatzen aritu da; bertan, egoeraren azterketa bat jasotzen da, eta puntu hauek jasotzen ditu:
– Pandemiaren aurreko egoera ahula zen jada, urteetan zehar egindako murrizketen ondorioz.
– Osakidetzaren inbertsio-politika guztiak zeharkatzen dituen politika eta ospitale zentrismoaren biktima nagusia Lehen mailako arreta izan da. Premiazkoa da lehen mailako arreta berreraikitzea, telefono-kontsultategi bihurtu ordez.
– Osasun mentala uko egiten zaion eta zatikatzen ari den espazioa da. Pertsonen arteko eta gure inguruarekiko harremanak hankaz gora hainbat hilabete daramatzatenean, egoera hau psikologikoki gainditzen lagundu ahal gaituen zerbitzuak pairatzen dituen gabezia handietaz jabetzen gara, paziente berriak agertu eta jada diagnostikatutako patologia asko areagotu direlarik.
– Pribatizazioek gure osasunari lotutako zerbitzu publikoei Gruyere gaztaren forma ari dira ematen, ekonomikoki errentagarrienak diren sektoreak pribatizatuz eta prekariezatuz. Itxaron zerrenda zabalak aitzaki ezin hobea dira tratamendu asko eremu pribatura bideratzeko, ez aldiz, sistema publikoa indartzeko.
– Eremu sozio sanitarioan eta harekiko koordinazioan, argi geratu da ez dagoela euren gaineko kontrol publikorik; egoitzen pribatizazioek eta «lankidetza-hitzarmenek», erakunde publikoek gure adineko bizilagun askoren egoeraren ardura alde batera uzteko balio izan dute.
Besteak beste eragile guzti hauen atxikimendua lortu du plataformak:
SALBURUA BURDINBIDEKO AUZO ELKARTEA, ZAZPIGARREN ALABA AUZO ELKARTEA, ETXEGORRI AUZO ELKARTEA, JUDIMENDIKO AUZO ELKARTEA, BOST URKI AUZO ELKARTEA, URIBE NOGALES AUZO ELKARTEA, BIZI LAKUA AUZO ELKARTEA, BETIKO GASTEIZ AUZO ELKARTEA, GASTEIZ TXIKI AUZO ELKARTEA, ERREKA TXIKI AUZO ELKARTEA, ERROTA ZAHARRA AUZO ELKARTEA, ZABALGANA BATUZ AUZO ELKARTEA, HEGOALDEKOAK AUZO ELKARTEA, ORAIN ARDURA, AHTrik EZ ARABA, ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK, BABESTU ARABA,ELKARTZEN, EUSKHARAN KULTUR ELKARTEA, GASTEIZKO ESKOLA PUBLIKOAREN ALDEKO PLATAFORMA, PLATAFORMA POR LA JORNADA CONTINUA, ZABALGANA ESKOLAKO AMEZTI-TXIKI GURASO ELKARTEA, RAMON BAJO IKASTETXEKO BASARTEA GURASO ELKARTEA, BIZKARRETA DEL COLEGIO UNAMUNZAGA AMPA, IZARTEGIA GURASO ELKARTEA, ANADAHI, BIOALAI, ADAP, SHALAKETAARABA, ADEAR, ASOCIACION DERECHO A MORIR DIGNAMENTE-EUSKADI, BESARTEAN, SOS RACISMO, ZABALORTU, ARABAKO PENTSIONISTAK LANEAN, COMISION DE BLUSAS Y NESKAS, GPS…
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!