Osakidetzako garbitzaileek Txagorritxuko ospitalaren aurrean eman dute gaua, hitzarmenaren defentsan
LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek adostu dute mobilizazio egutegia. Bart, kanpaldia egi dute Gasteizko Txagorritxu Ospitalearen aurrea. San Juan gaua igaroko dute bertan, protesta gisa.
Osakidetzako garbiketa zerbitzuko langileek 4 urte baino gehiago daramatzagu hitzarmenik gabe. Azpikontratatuak daude eta enpresa esleipendunek ez dute akordio batera iristeko borondaterik erakutsi urte horietan, salatu dutenez.
Osakidetzako langileen baldintzekin homologazio erreala da langileen aldarrikapen nagusia. Izan ere, praktikan, enpresak homologazioa indargabetzen ari direla salatu dute sindikatuek, ez dizkietelako aplikatu Osakidetzako langileei aitortutako lan baldintzen hobekuntzak. Karrera profesionalerako sarbidea eta txanda-kontratuari lotutako erretiro partziala bermatuko lituzke horrek.
Are gehiago, kezka adierazi dute, orain arte onartutako homologazio-printzipioa akabatzeko aitortu gabeko asmoa dagoela uste dutelako.
Osakidetzak enpresen zuzendaritzen «blokeoa» babestu izana ere arbuiatu dute, ez dielako erantzun langileen sindikatuek egindako bilera eskaerei. Asteartean Osakidetzaren Gasteizko bulego nagusietan bilera eskaera formala eskatzera joan ziren garbitzaileak, baina «ez zieten utzi», eta gutun bat entregatu zuten sinbolikoki.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!