Orbain Kultur Elkarteak 15 jarduera antolatu ditu urrian, zazpigarren urteurrena ospatzeko
Ehun bazkide baino gehiagorekin hasiko dute urtean Orbain Kultur Elkartean. Pozarren eman dute zifra. Zazpi urteko ibilbidearen ondoren, «proiektua finkatuta dagoela» uste dute, eta leku bat egitea lortu dutela «dinamika instituzionaletan edo enpresa handiek kudeatutako dinamiketan lekurik aurkitzen ez duen jende askorentzat».
Aurten abian jarritako ekimenen balorazio positiboa egin dute. Besteak beste, dokumentalen asteroko zikloan handia izan omena da ikusitako lanen kalitatea eta ona publikoaren harrera.
Zazpi urte hauetan egin dituzten ekimenekin harro daude: Gasteizko Herri Mugimenduarekin elkarlanean jarraitu nahi dute, Lumagorrirekin batera Transmarikabollo astea antolatzen, Jamaikako kulturaren asteak, edota Korrikako egitarauak.
«Erakunde asanblearioak eta autogestioak ezinbestekoak dira Orbain bezalako proiektuak aurrera eramateko. Gure ibilbideak formatu txikiaren eta zero kilometroko eta oinarrizko kulturaren beharra berresten du. Sinetsarazten digu milaka pertsona Punkera hurbiltzera inspiratu zituzten arrazoiak indarrean daudela eta funtsezkoak direla gure inguruan gertatzen dena ulertzeko», azaldu dute.
Berritasunak ere aurkeztu dituzte: Streaming tresnak instalatu dituzte geografikoki urrun dauden pertsonekin harremanetan jartzeko eta dokumentalen solasaldietan zuzenean izateko. Urrian agertokian izango dituzte musika taldeek, gainera, emanaldiak grabatzeko edo emititzeko aukera izango dute, aukera «berritzailea eta oso interesgarria» Orbaineko kideen iritziz.
Hona hemen urriko programazioa. Ekitaldi guztiak 19:00etatik 22:00etara izango dira, lekua bete arte.
– Larunbata 1: Ratpenades (Lleida) eta Bicho Humano (Miranda de Ebro) taldeen kontzertua. Bihar, hilak 28, Sin tu permiso. Nosotras en la escena Hardcore y punk estatal dokumentala proiektatuko da, bi talde horietako kideen partaidetzarekin.
– Asteartea 4: la Polla Records-en No Somos nada dokumentala. Jacobo Rivero, dokumentalaren zuzendari Laguntzaile eta dokumentalistak Skype bidez parte hartuko du.
– Osteguna 6: Mª Blanca Ochoa de Aspuru gasteiztarraren poesia liburuaren aurkezpena.
– Ostirala 7: Gasteizko Barriomania bandaren kontzertua.
– Larunbata 8: Iruñako Thursday bandaren kontzertua.
– Asteartea 11: LO QUE HICIMOS FUE SECRETO dokumentala. Lanaren David Álvarez zuzendari madrildarrak skype bidez parte hartuko du.
– Ostirala 14: Charly Araña artista euskal-frantsesaren marrazki erakusketaren inaugurazioa. Gainera, bere lanetako batzuk erosi ahal izango dira.
– Larunbata 15: DJ Maui.
– Asteartea 18: El Drogas, Enrique Villareal, Barricadako musikariaren bizitzari buruzko dokumentala.
– Osteguna 20: Roberto Landaren muraleko 38 pertsonaiak asmatzeko porra herrikoia. Horien guztien izenak jasotzen dituen panel bat aurkituko da, pertsonaia horiei buruzko Interneteko esteka batzuei lotutako QR kode batekin batera. Egun horretan, gainera, txapa tailerra eta tortilla dastaketa izango dira.
– Ostirala 21: Gasteizko Doctor Saxen bandaren kontzertua.
– Larunbata 22: Pintxada Zuretzako Mezuaren eskutik.
– Asteartea 25: DokuJaia, Orbainen zazpi urteko ibilbidea ikusteko bideo formako sorpresekin, dj-eiak eta tortilla dastaketarekin.
– Osteguna 27: DJ Nando Fausto.
– Ostirala 28: Frantses estatuko Crash Normal taldearen kontzertua.
– Larunbata 29: Pintxada Rufo Old Towerrekin, Mr. Txoizerekin eta Grotbillekin.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!