Omenaldi jendetsua egin diote Isidro Murgari
Iragan larunbatean zendu zen Isidro Murga: EGIN egunkariko sustatzaile eta herri mugimendu ugaritako kidea izan zen. through Aiaraldea.eus
Jende ugarik hartu du hitza omenaldian osteguneko, eragile askotan ibili baita Murga: Gure Esku Dagon, Komando Sukaldarin, Etxeraten, Eginen… Zendutako laudioarrarekin izandako anekdota eta bizipenak izan dituzte hizpide gehienek.
Larraitz Ugarterena izan da lehen hitzartzea, eta espetxean zein 18/98 epaiketan bizitakoak ekarri ditu gogora. Lamia Arcas Gure Esku Dagoko kidea igo da segidan, eta naziotasun zein erabakitze eskubidearen alde Murgak egindako lana goraipatu du. Komando Sukaldari elkarteko kideak eta lagunek ere izan dute gogoan Murga, baita Etxerateko ordezkariek ere. Pablo Gorostiagak eta Jose Luis Elkorok Egin egunkariko eta epaiketako garaiak kontatu dituzte, hamaika anekdotarekin batera.
Sergio Escribano izan da hitza hartzen azkena, Isidro Murgaren senideen ordezkari gisa. Bertaratutako guztiei eta ekitaldia antolatzen egon direnei eskerrak eman dizkie.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!