Olarizuko gurutzea eraisteari atea ireki dio Mendiolak
Mendiolako bizilagunek gehiengoz erabaki dute Olarizuko gurutzea kontzejuaren inbentarioan sartzea, eta, horrela, eraisteko aukera zabalik geratu da. Udalak eta Aldundiak bi hilabete dituzte orain alegazioak aurkezteko. through Alea.eus
Aldeko 37 boto, eta kontrako 28. Horrela, herriko elizan igande honetan antolatutako asanblada baten bitartez eta gehiengoz —herriak 200 biztanle inguru ditu—, Mendiolako batzarrak adostu du kontzejua Olarizuko gurutzearen monumentuaren titularra izatea. Beraz, gurutzea eta haren elementu osagarriak Mendiolako ondasun eta eskubideen inbentarioan sartuko dira ofizialki, «ondorio guztiekin».
2018an, gurutzea eraisteko erabakia hartu zuen kontzejuak, herritarren ustez «monumentu frankista» bat delako. Orain, jabegoaren inguruko auzian emandako urrats berriarekin, monumentua eraisteko aukera zabalik dago; hala ere, igandeko batzarrak ez du auzi horri buruzko erabaki zehatzik hartu.
Alegazioak
Gasteizko Udalak eta Arabako Diputazioak bi hilabeteko epea dute alegazioak aurkezteko. Udalak dagoeneko aurreratu du eraisteko baimenik ez duela onartuko, «interes orokorrik ez dagoelako».
Gotzaindegia eraistearen aurka agertu da, «ikur erlijiosoa» delako. Eta antzeko iritzia du Gorka Urtaran alkateak: «Geurea da. Gasteiztar guztiona. Ikur erlijioso bat baino gehiago da. Gure tradizioaren eta kulturaren zati bat da. Olarizuko erromeriarekin erabat lotua dena. Batzen gaituen festa, gure gasteiztar sentimendua indartzen duena. Komunitate bihurtzen gaituena. Babes dezagun», adierazi du bere sare sozialetan.
Gurutzea babesteko mozioa
Mendiolako kontzejuak hartutako azken erabakien harira, Olarizuko gurutzea babestea proposatu du udal gobernuak, eta hura mantentzeko laguntza eskatu dio Mendiolari, «Gasteizko bizilagunentzat esanahi berezia duen elementua den aldetik».
Horretarako, udal gobernuko bi alderdiek, EAJk eta PSEk, mozio bat eramango dute ostiraleko osoko bilkurara. Gainera, Olarizu hegoaldeko auzo elkarteko ordezkari batek eta monumentua sustatu duten familietako batek herritarren txandan parte hartzeko eskaera erregistratu dute. «Olarizuko gurutzea ordaindu eta eraiki zuten pertsona eta familiekiko errespetua eta begirunea» erakuts ditzala eta «agintari frankistek monumentu horretaz legez kontra jabetzen saiatzeko hartutako erabakia» arbuia eta gaitzets dezala eskatuko diote Udalari.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!