Olarizuko etxegabetzea salatu dute elkarretaratze zaratatsu baten bidez
Goizean kaleratu ditu Gasteizko Udalak Olarizu auzoko etxe okupatuetan bizi ziren bizilagunak. "Gasteizko Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Ekimenak" deitutako elkarretaratze zaratatsuan aldarrikatu dute etxebizitza eskubidea hamarnaka bizilagunek.
Goizean etxegabetu dituzte Olarizuko bizilagunak, bost urtez hamarnaka familia bertan bizi izan ondoren. Azaldu dutenez,»gehiegikeria instituzionalaren biktima» izan dira, «irainak, presioak, utzikeria…» jasan behar izan dute denbora luzez. Kaleratuak eta laguntza gabe utziak izan direla salatu dute.
Egoera salatzeko eta etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko, Gasteizko Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Ekimenak, elkarretaratzea deitu du Olarizu hiribidean, eta bertan bildu dira hamarnaka lagun Gasteizko Udalaren jarrera salatzeko, besteak beste.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!