Olarizuko bizilagunak kaleratu ditu Gasteizko Udalak
Iragarrita zegoen bezala, Olarizuko etxe okupatuetan bizi ziren bizilagunak kaleratu dituzte. Goizean goizetik auzora bertaratu da polizia, bertako etxe okupatuetako bizilagunak kaleratu eta ateak hormigoiz ixtera. Bost urte daramatzate hamarnaka familiek bertan bizitzen.
Joan den astean jakinarazi zieten Olarizuko bizilagunei kaleratuak izango zirela. Urtaranek eman zuen bere sare sozialetan desalojoaren berri. Astearte goizez, 07.00etatik aurrera, deia egina zegoen kaleratuak izango ziren bizilagunak babestera joateko. Hamarnaka lagun bildu dira etxe okupatuen inguruetan, Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu eta auzokideak etxeetatik ateratzen hasi denean.
Bizilagunek salatu dutenez «gehiegikeria instituzionalaren biktima» dira eta hainbat izan dira udalaren eta hainbat komunikabideren aldetik jasandako irain eta mespretxuak: «Argi dago Urtaran eta bere gabinetearentzat ez garela ezer, eta adreilu batek balio gehiago duela».
Salatu dutenez, Ensanche 21ek erabilera gabe zituen etxeak okupatzea erabaki zuten duela hainbat urte, «zerbitzu sozialek beste alde batera begiratzen zuten bitartean». Horren aurrean etxebizitza eskubidea aldarrikatu eta alternatibak eskatu dituzte.
Etxegabetzearen aurrean, Gasteizko Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Ekimenak protesta deitu du arratsalderako. 17.30etatik aurrera Olarizuko hiribidean egingo den kontzentrazio zaratatsura deitu ditu Gasteizko bizilagunak, eta zarata egiten tresnak eramatera gonbidatu ere.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!