Okupazioa «tresna erabilgarria dela» aldarrikatu dute gazteen blokeen okupazioaren aurkako epaiketan
Uztailaren 3ko bista bertan behera geratu da, Udaltzaingoa ez delako epaiketara aurkeztu. «Harro eta tinko» lanean jarraituko dutela aldarrikatu dute babesa adierazteko elkarretaratzean.
Udaberrian Alde Zaharreko blokeak okupatu zituzten gazteen aurkako epaiketaren bigarren bista ez zen burutu uztailaren 3an. Ekainaren 29an, Kutxi 92ko bi gazte epaitu zituzten; uztailaren 3an, berriz, Pinto 20ko hiru gazte, baina Udaltzaingoa ez da epaiketara aurkeztu. Urriaren 16ra atzeratu du epaileak bista hau. Elkarretaratzea egin du Gazte Emantzipaziorako sareak (GES) epaitegien aurrean.
Elkarretaratzean azaldu dutenez, etxebizitza horiek gazteei zuzendutako etxebizitzak ziren, baina sei urtez hutsik egon zirenez eta «jendeak ez dituenez zuen zurikeriak sinisten», hauek okupatzeari ekin zioten: «Badakigu etxeak ez direla zerutik eroriko».
Epaiaren xedea, GESen esanetan, «mugimendua kriminalizatzea eta beldurra sartzea besterik ez da». «Alternatibak eta aukera ezberdinak erabiltzen dituzte gazteen kontrako beste muntai bat eramateko aurrera, inguruan duten guztia merkantilizatu nahi ez duten gazteak baitira». Utzita dauden etxe horiei bizi berri bat eman nahi izan diete gazteek, «lapurtutako hori herriari berriz ere bueltatzeko». Izan ere, erabilera soziala izan behar zuten okupatutako bloke hauek.
Amaitzeko, «espekulazioaren eta burokrazia zikinaren aurrean gure baliabide preziatuena» erabiltzen jarraituko dutela aldarrikatu dute: okupazioa. Ezaguna den leloak esaten duen moduan, gazteek argi utzi dute «huste bat ematen badute, okupazio berri bat» eramango dutela aurrera. «Harro eta tinko» jarraituko du GESek lanean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!