OkupaTUGasteizen lana goraipatuz ireki dituzte Gasteizko Txosnak
Ireki dira Gasteizko txosnak. Eta ohikoa den legez, kalejira baten ostean Txosnisaria banatu dute aurten Gasteizko Txosnek irekiera ekitaldian, dinamika honen parte diren eragileen lana goraipatuz: Hala Bedik 35 urte bete ditu, Gaztetxeak 30, Auzolana pilotalekuak 10 eta Errekaleorrek 5.
OkupatuGasteizko kideek saria jasotzeko ekitaldian urriaren 6ko OkupaTUGastiz egunean parte hartzeko gonbitea luzatu diete herritar guztiei. «Dinamika hau gure txiringitoen propaganda aluso bat baino askoz gehiago da. Gasteizen borborka dagoen herri mugimenduaren gorazarre da«, adierazi dute.
Era berean, okupazioa milaka helburu betetzeko tresnatzat aldarrikatu dute. «Uhinak, gorputzak, plazak, etxe hutsak… okupatu nahi ditugu».
Aurretik, zazpi gau, aurreko urteetan baino bat gehiago. Entxosnazio eguna abuztuaren 6an izango den arren, gainontzeko egunetan ekimen ezberdinak egongo dira egunean zehar: Gazte Eguna, elkartasun eguna, okupazio eguna… Eta ekologismoaren aldeko apostua eginez: edalontzi berrerabilgarriak, Goiener enpresa -Iberdrolarekin aurreko urtean akordioa hautsi ostean- eta zabor organikoa jasotzeko sistema.
Txosnagune osoan zehar ere, mezu argi bat: ez da inolako sexistarik onartuko. Horretarako, txosnetako zerbitzari guztiek Mugimendu Feministak landutako protokoloaren berri izango dute, eraso bat egonez gero, nola erantzun jakiteko. Horrekin batera, telefono zenbaki bat, eguneko 24 orduetan erabilgarri egongo dena: 688 744 411, eraso sexistak salatzeko telefonoa.
Gasteizko gune alternatiboak ere, jaietarako prest
Baina aternatiba bakarra ez dago Txosnetan. Gaztetxeak abuztuaren 4an irekiko ditu ateak, apostu lokala lehenetsiz; GEU elkartearen txosnagunea ere Aihotz plazan ireki zuten ostegunean; Gazte Karpak egitarau propioa izango du txosnen baitan; Mugimendu Feministaren egun nagusia abuztuaren 8a izango da; mobilizazio ezberdinak… Hauen guztien berri izateko, gida praktikoa osatu dugu gurean.
Txosnetako egitaraua
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!