OkupaTUGasteiz eguneko lehenengo xehetasunak eman dituzte jakitera
Urriaren 6an Arabako hiriburuan ospatuko den OkupaTU Gasteiz eguneko lehenengo xehetasunak eman dituzte jakitera 40 egunen faltan. 2018a urte historikoa da Gasteizko herri mugimenduarentzako, izan ere, hiriburuko lau eragile garrantzitsuk urteurren borobila elkarbanatuko dute: Hala Bedik 35 urte, Gaztetxeak 30 urte, Auzolana Pilotalekuak 10 urte eta Errekaleorrek 5 urte.
Urteurren historikoa den moduan, «historiara pasako den egun bat» izatea nahi dute antolatzaileek ere urriaren 6a. Hori dela eta, lehenengo xehetasunak eman dituzte jakitera. Lehenengo larunbata aitzaki, herri azoka bat egongo da zeinetan herri mugimenduko eragile eta norbanako ezberdinek euren materiala jarriko duten eskuragai.
Eguneko puntu garrantzitsuenetariko bat eta jende gehien bildu nahi duena, herri bazkaria izango da. Hori dela eta, tiketak jada salgai daude Kandela, Parral eta Hala Bedi Tabernetan. «Giro sanoan belaunaldi ezberdinak bildu nahi ditugu mahaiaren inguruan, izan zirenak, direnak eta guregana hurbilduko direnak». Gune hau gestionatzeko, bazkariko tiketak ahalik eta lasterren erosteko deia egin dute.
Jai giroa erdialdeko gune ezberdinetan egongo da. Gune zehatzak aurrerago emango dituzte jakitera, baina tabernekin elkarlanean arituko dira eta Gaztetxean ere ez da girorik faltako.
Artista lokalak dira lehenetsi direnak, estilo ezberdinak bilduz.
Hala ere, behin betiko egitaraua irailaren 6an egingo dute publiko, Matxete plazan 11:00etan eskainiko duten agerraldi batekin. Bertan, kartela aurkeztuko dute eragile ezberdinen presentziarekin.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!