‘Oki’, orain dela urtebete hil zen Potato taldeko kidea, omenduko dute Abetxukun
Gasteizko talde mitikoaren sortzaileetako bat izan zen Javier Olloki Oki, 2017ko urriaren 17an minbizi baten ondorioz hil zena. Irailaren 28an izango da omenaldia, Gari, Ruper Ordorika edo Potato taldeen kontzertuekin, besteak beste.
Javier Olloki, Okiman edo Oki ezizenez ezagututa, orain dela urtebete hil zen, 2017ko urriaren 7an, minbizi baten ondorioz. Teklista eta saxofonista, banda ezberdinetan aritzeagatik zen ezaguna, baina batez ere, Potato talde mitikoa sortu zuen kideetako bat izan zelako. Ostean, Gobeo Bay taldean ere aritu zen, baina horren aurretik Arawak taldearen sorkuntzan ere egon zen presente.
Baina horretaz gain, reggae eszenan Euskal Herrian aritu zen lehen musikarietako bat izan zen Olloki. Gasteizko Jesús Guridi kontserbatorioan hasi zen Oki, solfeoa, armonia, pianoa eta saxofoia ikasten. Horrela, 1978an haren lehen lanetako bat Ruper Ordorikaren Autsi da anphora diskan kolaboratzea izan zen.
80. hamarkadaren hasieran Bereberki edo Drakar bezalako orkestekin egon zen kolaborazio lanak egiten. Hor ezagutu zuen Timoteo Ozaeta bateria eta, Juantxo Borikó, Pako Pko eta Pedrorekin batera, Potato taldea sortu zuten.
1984an eman zuten haien lehenengo kontzertua. 1986tik 1995era teklatua edo saxofoia jotzen aritu zen Potato taldean: “Potato-Tijuana in blue” (1986), “Punki-Reggae-Party” (1987), “Rula” (1988), “Erre que Erre” (1990), “Crónicas de un puerto sin más” (1992) eta «Plántala» (1995) izan ziren grabatu zituen diskak.
Oki-k, Julen Trepiana batera 1996an utzi zuen taldea, Arawak sortzeko Carlos Piti eta Willy Granadosekin batera. “Cuerpo a cuerpo” eta “Sorterrira” diskak grabatu zituzten talde berriarekin eta 2000.urtean banjoa jo zuen “Mentolada” diskan.
2012an Arawak taldea Gobeo Bay taldean bilakatu zen,“Alfa y Omega” grabatuz. “Cuatro Notas” diska 2015ean atera zuten, urte berdinean, “Cuatro Dubs” bertsioa publikatzeko.
2017ko urriaren 7an hil zen.
Omenaldi-jaialdia
Urtebeteren ostean, Oki gogoratuko dute Abetxukun, Mikelin jaien baitan. Ostiralean, irailaren 28an, kontzertu bateratu bat egingo dute Abetxuko Ikastolan. Bertan egongo dira, besteak beste, Ruper Ordorika, Gari, Potato, Kannabis… 22:30ean hasiko da 25 urte eta + komisioak antolatutako jaialdia.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!