Oihana Teyseyre: «Euskara hautazko ikasgai bezala hartzen duten ikasleen kopurua %70ean jaitsi da»
Frantziar Estatuan hizkuntza gutxituek pairatzen duten egoeraren aurrean, Gure Hizkuntzak Bizi Daitezen dinamika abian jarri dute.
Frantziar Estatuaren menpe dauden hizkuntza gutxituen egoera larria salatzeko, azaroaren 30ean «Gure Hizkuntzak Bizi Daitezen» dinamika Parisen bildu zen, Hezkuntza Ministerioaren ondoko plazan. Hizkuntza hauen egoeraz eta aipatutako dinamikaz hitz egiteko, Berriako kazetaria den Oihana Teyseire izan dugu Hizpidean.
Ipar Euskal Herriko hezkuntzan euskararen egoera larria azaldu digu, azken hilabeteetan eman dituen atzera pausoekin, bereziki, Jean Michel Blanquer ministroak gidaritza hartu zuenetik burutzen ari den politika linguizidekin. Honen ondorio argienetako bat Baxoaren erreforman ikus daiteke, euskaraz matrikulatutako ikasleen kopurua nabarmenki jaitsiz. Esate baterako, Donibane Garaziko Nafarroa Lizeoan, euskara hautazko ikasgai bezala hartzen duten ikasleen kopurua %70ean jaitsi da, erreformak martxan 3 hilabete baino ez daramatzalarik.
Egoera honen aurrean Gure Hizkuntzak Bizi Daitezen dinamika sortu da, bi hautetsik bultzatu dute, gune instituzionaletik hizkuntza gutxituen aldarria aurrera eramateko helburuaz eta hainbat irakasle, guraso eta kultur eragile batu dira horretara.
-
Hizpidea: Oihana Teyseyre: "Euskara hautazko ikasgai bezala hartzen duten ikasleen kopurua %70ean jaitsi da"00:13:02
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!