Oihana Llorente (Parean elkartea): «Edozein ipuin hautatuz gero agertzen den familia familia tradizionala da»
Eskoletako liburutegietan dauden eredu sexistak aztertu dituzte ikerketa batean.
Irungo ikastetxe bateko liburutegia hartu dute lagin gisa Parean elkarteko kideak beren ikerketarako. Haur eta nerabeei eskaintzen zaizkien liburuak aztertu nahi izan dituzte, batez ere genero ikuspegitik aztertzeko ze eredu eskaintzen diren eskoletako liburutegietan. Ondorioak ez dira bereziki harritzekoak izan, «eskoletako liburutegiak ere ez daude eredu sexistetatik libre».
Oihana Llorente izan da ikertzaileetako bat, eta berarekin hitz egin dugu Hizpidean, eta berak azaldu dizkigu ateratako emaitzak. Liburuetako protagonistak, estereotipoak, familia ereduak, maitasuna, zaintzak etab. nolakoak izaten diren azaldu digu Llorentek. Liburuen funtzio instrumentalaz hitz egin digu, eta nahi duenaren eskura jarri dute haiek alternatiba gisa eskaintzen duten bilduma, Katakrak liburu-dendarekin batera osatu dutena.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Oihana Llorente (Parean elkartea): "Edozein ipuin hautatuz gero agertzen den familia familia tradizionala da"00:23:45
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!