Oihan Martirena: «Kideen arteko botere harremanak kudeatzen ikasi behar dugu»
Talde Prozesuen Bidelaguntza oinarrizko ikastaroari buruz hitz egiteko, Oihan Martirena koordinatzailea izan dugu gaur Hizpidean. Azarotik ekainera hilabetero asteburu batean egingo da ikastaro hau, eta bertan kolektiboetan izaten ditugun arazoei aurre egiteko tresnak ematen saiatuko dira.
Nola egin gure bilerak arinagoak, eraginkorragoak eta aldi berean parte hartzea indartu?
Zergatik agertzen zaizkigu behin eta berriro antzeko gatazkak kolektibo ezberdinetan? Nola egin diezaiekegu aurre eta dakartzaten aukerak probestu?
Zer da nirea eta zer taldearena? Zer egin emozioekin kolektiboan ari garenean?
Nola kudeatu dezakegu boterea «horizontalak» diren taldeetan?
Zer egin dezakegu jendea ez «erretzeko»?
Galdera guzti hauei erantzunak ematen saiatuko dira ikastaroetan. Parte hartzeaz, gatazken konponketaz, botere harremanez eta beste kontu batzuen inguruan hitz egin digu Oihanek. Informazio gehiago eskuratu nahi izatekotan ingeniosoingeniero@gmail.com helbidera idatzi.
Elkarrizketa osoa entzungai hemen.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!