Oier Gomezen errautsak Araban dira
Ehunka lagun atera ziren astelehenean kalera Oier Gomezen heriotza salatzeko: «Kasuak agerian uzten du espetxe politika ankerra». Miarritzen egindako omenaldi baten ostean, gasteiztarraren errautsak Araban dira. Larunbatean beste bi manifestazio egongo dira Gasteizen: Sare Herritarrak deitutakoa eta Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deitutakoa.
Euripean baina isiltasun tarterik gabe. «Presoak Kalera, Amnistia Osoa», «Herriak ez du barkatuko» edo «Espetxea hiltzailea» bezalako oihuak entzun ziren astelehen arratsaldean Gasteizen, Gogoan zaitugu Oier. Larriki gaixorik dauden presoak kalera irakur zitekeen pankartaren eta ikurrina baten atzean. Ehunka lagun atera ziren Gasteizko kaleetara Oier Gomez oroitzeko eta gaur egungo espetxe politika salatzeko.
Bertan, larriki gaixorik dauden beste 21 euskal preso politikoak ere izan zituzten gogoan. «Soilik hiltzeko uzten dituzte aske. Larriki gaixorik daudenek hasieratik etxean egoteko eskubidea dute».
Larriki gaixorik zegoen Oier Gomez euskal errepresaliatu politikoa larunbatean hil zen, 04:30ean. Orain dela bi astetik ospitalean zegoen, haren osasun egoerak okerrera egin ostean, eta ordurako medikuek ohartarazia zuten preso ohiaren egoerak ez zuela hobera egingo. 35 urte zituen eta Gasteizkoa zen.
Asteazkenean, bi egunez beilatokia irekita egon ostean, Oier Gomezen gorputza ehortzi dute Miarritzen, omenaldi batekin lagunduta. Bueltako bidaian, babesa jaso dute senideek errautsak Arrasatetik igarotzerakoan.
Mobilizazio gehiago astean zehar
- Larunbatean, otsailaren 2an, manifestazioa deitu du Sare Herritarrak: 17:00etan hasiko da hau, Iparralde Gizarte-Etxetik. Eta, Gasteiztik kanpo, Galdakaon 13:00etan (Udaletxean) eta Donostian 12:00etan (Alderdi Ederren) ere mobilizazioak deitu ditu. Mobilizazio hauek aurkezteko agerraldia ostegunean izango da, Ciudad de Vitoria hotelean 11:00etan.
- Larunbatean, otsailaren 2an, manifestazioa deitu du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak. Azkenengo orduan, ordua eta lekua aldatu behar izan dute: 19:30ean abiatuko da, Andra Maria Zuriaren plazatik.
- Igandea, otsailaren 3an, omenaldia Auzolana pilotalekuan 13:00etan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!