Oiane Larrazabal (Asasam): «Gaixotasun mentalaren diagnostikoak ez dakar berarekin emakume edo gizon izateari uztea, ezta sexualitateaz ez gozatzea»
Osasun mentaleko arazoak dauzkaten pertsonen sexualitateari arreta egiteko gida aurkeztu dute.
Asasam-ek, buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Aiarako elkarteak, gida bat aurkeztu du, osasun mentaleko arazoak dauzkaten pertsonen sexualitatea artatzen laguntzeko, profesionalei zuzendutakoa. Elkarteko erabiltzaileen eskaeretatik abiatuta osatu dute gida, eta urteetako esperientziak emandako ikasketak baliatu dituzte berau egiteko.
Oiane Larrazabal Asasam elkarteko psikologoa da, zentro okupazionalean lanean dabilena, eta berarekin hitz egin dugu Hizpidean. Osasun mentaleko arazoak dauzkaten pertsonen sexualitateari buruz hitz egin dugu, eta gizarte mailan dauden estigma eta presioen inguruan. Gidaren edukiak ere aurkeztu dizkigu.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Oiane Larrazabal (Asasam): "Gaixotasun mentalaren diagnostikoak ez dakar berarekin emakume edo gizon izateari uztea, ezta sexualitateaz ez gozatzea"00:18:52
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!